Blogak
Durangoko Azoka 2006ko nobedadeak (I)
2006/09/04Editoreen eta oraindik hitz egiten diguten euskal idazleen artean ikerketa-lana burutu ondoren, eta Juan Luis Zabalak Berrian argitara eman baino lehenago, Volgako Batelariak inoizkari honen irakurle txit agurgarri guztientzako esklusiban, hemen duzue aurtengo Durangoko Azokan zientoka edo milaka salduko diren liburuen uztaren aurrerapena, bi partetan emanda. Joan pentsatzen zeinetan xahutuko dituzuen zuen xoxak!