Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Bergetxeko ataipian / Umieri euskera batuan?

Umieri euskera batuan?

Aintzane 2007/01/03 01:01

Aspaldi hontan umieri euskara batuan berba egitteko joeria igarri dot neure inguruan "Eske gero ikastolan be horixe ikasiko dabe". Horixe da gure gerria.

Badihardugu Elkartia aurten hasi da ikastetxietan ze maillatan erabiltzen dan euskalkixa aztertzen. Ezkorra da emaitza, momentuz. Ez da hemengo arazua bakarrik, baiña, jakiña, euskerian egoeria be ez da bardiña herri danetan.

Azkoittiko neska-mutikuak grazia egitten deskue gero bertara juan ta sano-sano "Hi haiz arraixe" edo "Eman ingoat!" esaten deskuenian. Ta esaten dogu: "Jo, honek bai salauak, zelan berba egitten daben!". Baiña horixe dalako euren herriko berbetia. Ta guria txarraua ete da, ba? Eurak bardiña esango leukie hona etorri eta Eibarko neska-mutikuak sano-sano "Etxata gustatzen" esango balebe. Baiña bildur gara gure seme-alabak ez ote daben euskara batua ikasiko.

Bai, bai, euskara batua ikastia inportantia da, baiña... ta gure betiko berbetia? Euskaldun barrixa dan nere ezaun bat euskaldundu eta gero Eibarko euskeria ikasten ibili zan EUSKALDUN OSO, benetako euskaldun sentitzeko. Eta euskaldun zaharrak gure seme-alabak euskaldun berri bihurtzen gabiz?

Azkenaldixan herri askotan bertako euskeria jasotzeko bekak etaratzen dihardue: Zarautzen, Beasainen... Euskalkixak gainbehera doiazela usainduko zeben, biharbada, eta berandu baiño lehen euren euskeria sikieran papelian jasota geratu dein nahiko dabe.

etiketak: Euskeria
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: