Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Teknosexua / Autoa: berria ala bigarren eskukoa?

Autoa: berria ala bigarren eskukoa?

Gari Araolaza 2007/01/04 15:59

Ez, ez noa autoa erostera. Kontua da buruan dudan ideia bat konkretatu eta antolatu dudala, eta hori azaldu behar dut.

Nik nahiago bigarren eskukoa

Oraingoz behintzat. Autoak ikaragarri gustatzen zaizkit baina ez nago auto berri baten prezioa ordaintzeko prest. Auto berri bat ordaintzea kapritxoa iruditzen zait, ekonomikoki ez bait dago hori justifikatzen duenik. (Ondo da, onartzen dut, agian bigarren eskukoa ere ez da oso jasangarria baina berriekin inola ere ez.)

Ondorengo grafikoak asmatu ditut nire ideia adierazten dutenak:

autoaerosi

Lehenengo grafikak autoaren fidagarritasuna denborarekin alderatuta adierazten du. Auto berria da fidagarriena eta denbora aurrera joan ahala matxurak, izorratutako edo higatutako pieza eta elementuak izango ditugu. Sinplifikatzeko, denbora eta kilometroak batera doazela pentsatuko dugu. Grafika irudikatu dudan moduan, gutxi gora behera zuzen bat izango da, denbora aurrera doan neurrian fidagarritasuna gutxitzen doana. Puntu jakinen batean zuzen horren malda gutxitu eta ia horizontala izango da, izan ere 20 urteko auto bat eta 25ekoa alderatuta, fidagarritasun antzerakoa izango bait da.

Bigarren grafikak autoaren prezioa denborarekin alderatuta adierazten du. Kasu honetan, jakina da auto batek lehenengo bi urteetan galtzen duela balio gehien. Askotan esaten da auto saltokitik atera eta etxera eramateagatik bakarrik autoaren balioa asko jeisten dela. Kasu honetan malda ikaragarria du prezio erorketak. Momentu jakin batetik aurrera, denbora ez da hain garrantzitsua autoaren balio ekonomikoa zehaztean, hau da, ia berdin zaigu autoa 6 edo 7 urtekoa izatea. Zati hori adierazteko zuzen bat jartzea pentsatu dut, prezioa pixkanaka behera joango bait da. Balio galera malda askoz txikiagoa da beraz.

Nire teoria

Nire teoria da, autoa erosten duenak puntu jakin hori aurkitu behar duela, bere dirua modu onenean erabiltzeko. Puntu jakin hori da, balio jeitsieraren malda geldotzen den puntua. Batetik, autoaren fidagarritasuna berriarekin alderatuta ez da askoz gutxiagokoa, eta bestetik prezioaren zati handiena jeitsi da.

Nire autoak

Nik bi auto erosi ditut nire bizitzan. Biak erosi ditut bi urte eta 20.000-40.000 Km ingururekin, eta oraingoz ongi joan zait

Hala ere nork daki. Agian egunen batean aberastuko naiz eta auto berri eder bat erosteko kapritxoa izango dut, eta xahutuko dut diru pixka bat!

Zer iruditzen zaizue? tontakeria eta denbora galera bat da hau dena, ala arrazoi pixka bat badut?

etiketak: lau truku
ekie
ekie dio:
2007/02/02 16:12

Zer diozue marka ezezagunetako kotxeei buruz? Ekialde urrunekoak etab.

(Portzierto, spamaren aurkako galdera erantzutea nahiko zaila egin zait...)

Marshall
Marshall dio:
2007/01/04 20:28

Nire teoria da, autoa erosten duenak puntu jakin hori aurkitu behar duela, bere dirua modu onenean erabiltzeko.

eta autoa saltzen duenak, berdin. Edozein kasutan bata eta besteak oreka puntua" aurkitu beharko dute :-)

Gaur egungo joera kontutan hartuta, arrazoia duzu. Eskaintzarekin aldenduta, auto berrien eskaera auto erabiliena baino askoz handiagoa da, beraz merkeagoak.

Samu
Samu dio:
2007/01/05 15:48

Teoria ona... eta zuzena nire ustez. Baina, gehienetan beste motako arrazoi daude eta ez dira razionalak.

Gari
Gari dio:
2007/01/05 10:32

Aupa Josu,

Zuena zorte txarra. Horrelakoak gertatzen dira, bai bigarren eskukoekin eta bai berriekin. Noski, bigarren eskukoekin arriskua handiagoa da, baina horregatik ordaintzen da gutxiago. Fiabilitatearen grafika behera doa denborarekin batera.

Josu
Josu dio:
2007/01/05 03:44

Teorian arrazoi guztia duzu duzu. Nik etxean izan dugun esperientzia kontatuko dizut:

Nere aitak urtebete zuen kotxe bat erosi zuen 95ean. Oso kotxe ona, baina urtero kotxez aldatzeko dirua zeukan kapritxoso batena izandakoa, eta noski, autoaren balioa hasierakoaren erdia zen. Hau da, ganga bat. Erosi egin zuen.

Hasieran oso ondo... bi urtez. Gero arazoak eta arazoak etorri ziren hirugarren urtean zehar. Nik ez ditut arazo horiek autoaren hasierako fidagarritasunarekin lotzen, beste faktore batzuekin baino. Baina kontua da hirugarren urte hartan kotxearen mantenimendua hain izan zela garestia, aitak berria erostea erabaki zuela (98an), merkeagoa zitzaiolako. Eta ez zuen berriro bigarren eskuko autorik nahi izan.

Konklusioa: Nik zeure teoria jarraituko nuke, baina aukeran, ezagutzen dudan auto bat nahiago: ezagun batena, autoarekiko duen tratua, etb. jakinda.

Marshall
Marshall dio:
2007/01/04 20:29

beraz merkeagoak ... auto erabiliak

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

naiz. Teknogauza guzti hauetaz idazteko sortu nuen bloga, baina orain gai eta maiztasun librean nabil.

Mastodon