Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / e-gorblog / "Xabiroi" aldizkariaren 5. alea eta ale berezia, kalean

"Xabiroi" aldizkariaren 5. alea eta ale berezia, kalean

e-gor 2007/01/02 23:45
Ale bereziak idazle/marrazkigile bikote berrien lan oso interesgarriak dakartza
"Xabiroi" aldizkariaren 5. alea eta ale berezia, kalean

Irudia: Arthur Suydam

Urteroko hiru aleen zitari jarraiki, kalean da jada Ikastolen Elkartearen Xabiroi komiki-aldizkariaren 5. alea. Horrez gain, ale berezi bat ere atera dute; honetan ez dira ale arruntetako istorio jarraiak agertzen, ezohiko egileek egindako istorio labur guztiz interesgarriak baizik.

Oharra: 5. aleak urriko data du eta ale bereziak azarokoa, baina orain arte ezer idatzi ez izanak badu bere arrazoia: batetik, Dani Fano aldizkariaren koordinatzaileak esan didanez, banaketa arazoak dituzte eta aldizkaria liburudenda eta kioskoetara dezenteko atzerapenarekin iristen da; bestetik, niri etxera bidaltzen didate aldizkaria, eta esku artean izan arte itxaroten dut blogean zeozer idazteko, baina horretan ere arazoren bat dute Ikastolen Elkartekoek, are beranduago iristen baitzait. 5. alea azaro amaieran iritsi zitzaidan, baina bi aleen inguruko berria argitaratzeko itxoitea erabaki nuen, azaroko ale berezia luzaro gabe etxean beharko nukeela pentsatuz. Abenduaren hirugarren astean ikusi nituen denda baten biak (ez dakit zehazki noiztik egongo ziren bertan), baina nire aldetiko alferkeriagatik ez nuen ezer idatzi. Azkenean, aurreko astean iritsi zitzaidan ale berezia etxera, eta hona post-a.

Aldizkariaren 5. alean ohiko egile eta istorioek jarraitzen dute: Joxean Muñoz eta Juan Luis Landaren Saiak, Harkaitz Cano eta Iñaki G. Holgadoren Piztia otzanak eta Dani Fanoren TeleAtoi. Umorezko orrietan, beti bezala, Manu Ortegaren Haizea, Guaikaipuro eta Patxi Peláezen Auzomorro, Asisko Urmenetaren Horkonpost eta Olier eta Markoren Haratago aurkituko ditugu. Gainera, ohiko albisteen txokoa (bide batez, hurrengo aletik aurrera nik egingo dudana), elkarrizketa (ale honetan Joseba Iriondo) eta artista gonbidatua (Rober Garayri egokitu zaio oraingoan).

Ale berezian, esan bezala, aldizkariaren kolaboratzaile diren hainbat marrazkigileri ez ohiko idazle eta irudigile ezagunak gehitu zaizkie, hainbat istorio laburrekin luxuzko alea osatuz. Bertan topatuko dituzu Harkaitz Cano eta Dani Fanoren hitzaurrea, Asisko eta Markoren Analisia, Patxi Zubizarreta eta Iñaki G. Holgadoren Bizitza Birziklatuak, Arantxa Iturbe irrati esatari eta idazlearen eta Manu Ortegaren Nork maite du Noraren amona?, Iban Zaldua azken Euskadi Literatura Sariaren irabazle eta blog honen kolaboratzailea eta Julen Ribas Numenak ederraren irudigilearen Superheroia, Arthur Suydam-en Igela eta idia eta Dani Fanoren umore-orria.

Goza ditzazuela biak ala biak!

etiketak: komikiak, Xabiroi
dabilenharria
dabilenharria dio:
2007/02/09 13:52

Aspaldidanik nebilen Xabirioi buruzko iritzi batzuk hemen plazaratzeko gogoz, baina ikastolako ikasle edo haur baten guraso ez garenontzat ez da erraza izan komiki honen jarraipena egitea, eta komentarioak hozkailuan gelditu zitzaizkidan.

Bost eta Sei zenbakidun aleak eskuratu nituen orain dela gutxi, eta 4. falta zitzaidanez argitaratzaileengana jo nuen galdezka, eta liburudendakoak banatzaileari eskatu ezkero erraz lor nezakeela esan zidaten.

Ikastolen elkarteak kriston ahalegina egin du komiki hau plazaratzean, eta pena da heuren esku ez dauden merkatuaren legeak, banaketa egiteko arazoak... komikizaleengana komikia iristeko aukera zailtzea. Animo bada!!!

Euro ta erdi ordaindu nituen Xabiroiren lehen hiru aleak etxeratzeko; ale bakarrarengatik prezio hori ordaindu ahal izatea, komikien salneurria ikusita, kristona iruditzen zait; kalitatea kontuan izanda, gehixeago ere ordainduko nuke nik, baina gazteei zuzendua egonik nagusiki, salneurri hori komikiaren aspektu positibo garrantzizkoa iruditzen zait.

Aldizkaria nerabeei zuzentzen zaie, eta beraz niri, nahiz eta "komiki-gosez" egon beti, komiki-istorio batzuk ez naute asko unkitu (kasu honetan nik nerabezaroa aspaldi utzi nuela da arrazoia eta ez komikiaren edukia). Dena den, komikian agertzen den Argitxo "makarra" hori gustatu zait, eta pertsonaia asko gazte bizitzarekin konexio zuzena izan dezaketela uste dut.

"Irati" komikian, Landaren marrazkiak ez nituen zuzenean ezagutzen, ez baitzaizkit komiki-historikoak asko gustatzen, baina marrazkietan edertasuna eta bortizkeria nahastea, Iratiren sentsualitatea... eta gidoiaren bilakaerak arrapatu naute. Ziur gaztetxo askori asko gustatuko zailela, eta honek "El ciclo de Irati" irakurtzera bultzatzen baditu, askoz hobe.

Piztia otzanak ere gustura irakurtzen ari naiz, misterio eta suspensea oso lortua dago.

Marko eta Asiskoren marrazteko era eta hauen ideia bitxiak beti gustatu izan zaizkit. Markok mundu berri bat sortu du, eta lehendabiziko alean marraztutako mapak kuriositatez bete nau.

Ale bakoitzean beste autoren komiki motxak sartzea gustatu zait ere. Komikitaun saila oso ondo dago, gazteentzat erreferentzia diren pertsonaiek komikiekin izan duten harremana ezagutzea oso ondo iruditzen zait.

Argi dago ongi diseinatutako produktu batetaz ari garela, eta honekin ez dut ezer asmatzen, baina aldizkaria aztertzeko garaian zenbait ideia datozkit burura. Helburu zehatza du Xabiroik: "gazteek ikasgelatik kanpo euskara erabili dezaten sustatzeko eta nerabeek eskura duten literatura grafikoa indartu eta aniztea". Irakurzaletasuna eta euskararen erabilera handitzea azken finean: ez zaizkit helburu txarrak iruditzen, eta Xabiroiko komikilari eta gidoilarien lanak seguraski eragina edukiko du gazteen irakurketa ohituretan, baina euskararen erabileraren arloan eredu zuzenago bat erabili beharko luketela uste dut, komiki motxagoak, kaleko pertsonaiak eta gaiak, zirikatzaileagoa... Bestela gazteon hizkuntza aberasteko balio dezake, baina gehiago erabiltzeko ez dakit...

Maiztasuna ere ez zait oso egokia iruditu, edo zehazteko: urtean soilik hiru ale ateratzen badituzte istorio bakoitzaren haria galdu egingo dela iruditzen zait, mantxotu egiten da ere erritmoa... ulertzen dut seguraski arrazoi ekonomiko bat dagoela horren atzetik (aldizkariak ez du publizitaterik), baina "produktua" diseinatzerakoan kontutan eduki behako lukete, eta maiztasuna mantendu ezkero, lehen esan dudan bezala, nere ustez komiki gehienak laburragoak izan beharko lukete, ale bakoitzean hasi eta bukatzen direnak, eta horrela urtean 3-4 ale ateratzea nire ustez sortzen den maiztasun arazorik ez luke ekarriko. Dena den, komentario hauek atrebentzia gehiegiz egiten ditudala sentitzen dut, komikilarien lan baldintzak egokiak izan behar direla badakit eta istorio luzeetan hau hobe bermatzen dela dirudi.

Kritiken zakua erabat hustutzeko, kolore gehiegi eta marrazki oso txukunak dauzkala iruditu zait: hau berez ez da txarra, baina komiki eredu horren aldeko apustua egin dute, txuribeltza eta beste marrazketa mota soilago bati lekurik egin gabe. Badakit ikastolen konfederazioak ezin duela Napartheid gisako bat argitaratu (ez itxura ezta irudietan ere), baina nire ustez hautatu duten komiki eredua bestearekin nahastu beharko lukete. Komiki oso elaboratuak aurkezten dizkigute, baina gaztetxoek "arkatzaren boterea" beraien esku ere badagoela sentitu behar dute, komikilari izateko ez dela derrigorrezkoa marrazketan oso trebea izan behar (nahiz eta komiki askotan hau eskertzen den): marrazki ederrak sortzea aukera bat dela jakin behar dute, baina ez bakarra, ideiak eta sentimentuak transmititzeko modu asko daudela jakin behar dute.

Ale berezia asko gustatu zait, komiki guztiek maila handia dute, landutako gaiak egunerokotasun handikoak dira... Argi dago Xabiroi denborarekin hobetzen ari dela.

Idatzi honetan kritikoegia izan naizela badirudi ere, asko disfrutatu dut Xabiroirekin eta bizi luzea opa diot komiki honi. Nik behintzat lekutxo bat egin diot jada nire bilduman, liburudendetan presio egiten dut ale berria jaso duten galdetuaz, eskaria badagoela jakin dezaten... eta gustura jarraituko ditut pertsonai hauen gertaerak.

Gainera Egorren Angouleme-ko kronika irakurrita Xabiroiren inguruan agitazio talde politta sortzen ari dela dirudi, eta hau oso beharrezkoa da gure komiki panoraman

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
e-gorblog

e-gorblog

Egunez, Igor Leturia Azkarate pertsona arrunta da. Errenterian bizi den arrasatearra, 8etatik 17etara Elhuyarren lan egiten du eta arratsaldeak neskalagunarekin eta bere bi umeekin pasatzen ditu.

Baina gaua iritsi eta umeak lotara joaten direnean, e-gor bihurtzen da, interneteko bere alter-egoa, ziberespazioko informatikaririk komikizaleena eta komikizalerik informatikariena! Bere superbotereekin (interneteko kable-konexioa, bloglines, informatika aldizkariak, gadget-ak, komiki-bilduma, Errenteriko liburutegiko komikien atala eta batez ere bere jakinmin aseezina) eta bere superlaguntzaileak ondoan dituela (Patxi Lurra, DabilenHarria...), euskaldunon teknofobiaren eta komikiei buruzko aurreiritzien aurka burrukatzen du etengabe! Hemen duzu bere bloga: e-gorblog!

Bai, hor goiko aurkezpena superheroi batena da (ezin aproposagoa honelako blog batentzat, ezta?). Superheroia banintz zein izango nintzatekeen jakiteko the Superhero Personality Test egin nuen eta hona emaitzak:

You are Spider-Man
You are intelligent, witty, a bit geeky and have great power and responsibility.

Spider-Man
80%
Superman
70%
Green Lantern
65%
Robin
65%
The Flash
60%
Supergirl
55%
Hulk
55%
Iron Man
45%
Wonder Woman
35%
Catwoman
25%
Batman
0%
Lizentzia

Creative Commons-en baimena
Blog honetako edukia, Igor Leturiak eta beste kolaboratzaile batzuek egiten dutena, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported baimen baten mende dago (irudiak salbu).

Harpidetza
Erantzunen harpidetza
Artxiboa
2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024
Artikulu aipagarriak

MythTV sorta
2004/11

"Pololoak" sorta
2004/11-12 - 2006/10-12 - 2007/02-03

Monoblogoa
2005/01/11

"Persepolis", xalotasunaren sakontasuna
2005/01/25

Elgetako Blogs&Beers 2005: nire inpresioa eta moblogging kontuak
2005/04/18

Firefox eta bere plugin zoragarriak
2005/05/11

"El País"-en komiki bilduma
2005/05/15

Euskarazko bi blog berri (bai, beste bi, baina hauek bereziak dira!)
2005/05/25

"Watchmen" sorta
2005/09-11 - 2006/10 - 2007/10 - 2008/07

"La cárcel de papel"-eko "Mis tebeos favoritos" saila I: 1etik 20ra
2005/11/08

"Goienkaria"-n agertu naiz
2005/12/08

Komikiak eta euskal rock-a
2005/12/14

Ruben Arozena "Ruben" komikigilea hil da
2006/01/02

Zope-rako DTML Calendar Tag produktua, euskaraz
2006/02/01

"Joyas Literarias Juveniles" bilduma, osorik eMule-n
2006/08/05

Argazkigintza eta DRM-a
2006/10/09

Paul Auster eta Euskararen Herria
2006/10/29

Angoulême sorta
2007/01-02

Gaur duela 25 urte nire bizitza aldatu zen
2007/04/23

Hergé-ren defentsan
2007/05/22

Ubuntu-ren bertsio berria, hobekuntza askorekin
2007/07/02

OLPC sorta
2007/12 - 2008/01

Guillermo Zubiaga, Marvel-eko komikilari euskalduna
2008/02/05

Asus EEE PC, ordenagailu txiki eta merkeen hurrengo sorta
2008/03/11

Agur, Ipurbeltz, agur... :-(
2008/08/04

"Café Budapest", gizatasuna eta bizikidetzaren aldeko aldarria
2008/08/25

"Arturo Erregea" serie mitikoa, Euskal Encodings-en! (beste askorekin batera)
2008/09/17

"Gazteak", beste serie mitiko bat euskaraz eskuragai!
2008/10/14

Pottokiek 50 urte!
2008/10/22

Europan ere OLPC-ren XO ordenagailuak erosteko aukera!
2008/11/12

Microsoft-en web zerbitzuetako gehienak, euskaraz!
2008/12/04

"Heroes"-en 2. denboraldia: ETB kirtenkeria errepikatzera, eta Euskal Encodings konpontzera
2009/01/23

I. Euskal OLPC Party-a, apirilaren 23an Donostiako Doka kafe antzokian
2009/04/16

Elkarrizketa egin didate 7K-n
2009/06/03

Azpiriren Spectrum-entzako jokoen azalak liburu batean
2009/10/06

Asterix, heroi garaitua
2009/10/29

"Ihes ederra", euskarazko komikigintzaren heldutasunaren konfirmazioa
2009/11/13

Pololoak 3: The making of
2009/11/22

5 urte 5!
2009/12/15

Nobela grafikoa, komikien prestigiorako ala mespretxurako?
2009/12/20

"Pololoak 3 - Atxeritoko balada", trilogiaren amaiera borobila
2010/01/13

Sinclair ZX Spectrum bat oparitu didate!
2010/01/19

Zergatik ez dudan liburu elektronikorik erosiko (gauzak aldatzen ez diren artean)
2010/01/27

Errealitate areagotua: munduaren pertzepzioa aberasten
2010/02/09

e-gorblog, "Nick dut nik" telebista saioan
2010/05/20

Sarearen neutraltasunari erasoak: Interneten izaera arriskuan
2010/06/02

"Avatar, azken aire maisua" osoa eta "Heroiak"-en lehen bi denboraldiak, Euskal Encodings-en
2010/07/22

Sistema eragileen guda berria
2010/12/14

Anubis 3.0 albumarentzat 3D animazio ederra
2010/12/27

Telebistaren benetako iraultza hemen da, eta ez da LTDa
2011/01/10

"Asterix galiarra" eta "Urrezko igitaia" berrargitaratu ditu Salvatek
2011/01/13

Euskarazko komikigintza digitalizazioaren aurrean
2011/01/27

"Ihes ederra"ren gaztelaniazko eta katalanezko bertsioak eta "Alokairuan", kalean
2011/02/20

Star Wars jatorrizko trilogia, euskaraz
2011/03/21

Sare sozialetan preso
2011/04/06

Zer dudan Steve Jobsen, edo Appleren, aurka
2011/10/14

Gaur 100 urte Adèle Blanc-Sec-en abenturak hasi zirela
2011/11/04

Euskarazko 8 komiki berri
2011/12/02

Social networks killed the RSS star?
2012/06/10