Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Naturaren kontra

2006/10/10

Iritsi da udazkena, zorionez, eta euria eta freskoa aitzakia ezin hobeak dira ni bezalako gurasoentzat gehiagotan ez joateko Naturaren altzora, datorren udaberrira edo udara arte behintzat –umeekin, badakizue, noizean behin egiteko obligazioa dagoen zerbait, eguraldia oztopo ez bada behintzat–. Ba, aleluia, oztopo izaten hasi da jada, eta nire poza zuekin konpartitu nahiko nuke Oscar Wilderen pasarte baten itzulpenaren bitartez. Horrek ez du esan nahi, deigarritasun arrazoiengatik egokia iruditu zaidan izenburua gora-behera, Naturaren aurka nagoenik guztiz: Natura dagoen lekuan eta ahalik eta osoen kontserbatzearen alde nago, eta zinez deitoratzen ditut gure bizimodu turbokapitalistak Naturari egin (eta egingo) dizkion kalteak; ez nago horren ados, ordea, Naturarengana joateko daukagun nolabaiteko betebeharrarekin, oso nabarmena mendigoizale bulartsuz beteriko gure herri, nazio, leku edo dena delako honetan.

Naturaren kontra - Gehiago irakurri

Argazkigintza eta DRM-a

2006/10/09

Norena da ezkontza baterako kontratatutako argazkilariak egindako argazkien jabetza?

Argazkigintza eta DRM-a - Gehiago irakurri