Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Kalamuatik Txargainera / Eibarko monstruarixua (2.atala)

Eibarko monstruarixua (2.atala)

Leire Narbaiza 2007/02/21 18:07

Bost urte barru kanpuan egondako eibartar batek ez dau herrixa ezagutuko. Auzo eta etxe multzo osuak bota dira eta botatzeko asmua dake, barrixak egitteko. Juan daneko berrogei urtian eraiki barik zeguazen tokixak etxez josiko dittue. Marbella, baiña itsaso barik.

Oingo politikak hori dira: zaharra bota eta barrixa egin. Egixa da etxe eta auzo batzuk degradauta daguazela, eta barrizteko premiñia dakela; halan da be, gauzak gustoz eta bihotzez egin bihar dira, ez karteriari eta kontu korrontiari begira. Txonta eraldatzia ondo dago, baiña auzo txiki bat izatetik txindurri-etxe izatera pasatzia larregizkua da.

Errespetau egin biharko litzakez arau estetiko eta harmoniko batzuk. Etxe alturik ez egin, esaterako. Edo kanon batzuen barruan kokatzia. Eta ez erankin bakotxa bere amana/arkitektuana! Hori udalan biharra da, uniformidadia emon, herrixan karakterra ezarri.

Zaharra koserbatzen ez badogu, ez dogu antxiñakorik izango. Gaiñera, eraikin barri hónek beste arazo bat sortzen deskue: argixa. Aurreko post-ian esan neban moduan, Eibar estua da, kale asko illunak dira. Egitten diharduten eta egingo dittuen etxiak lehenguak baiño askoz altuaguak dira. Horrek esan nahi dau herrixa gero eta illunagua izango dala.

Beste alde batetik, berdeguniena. Udaleko persona batzuek behin baiño gehixagotan esan dabe Arraten eta inguruko mendixetan nahikua berdegune bagenkagula, eta gaiñera. herrixan jardiñak jartziak txakurrak kaka egitteko baiño ez dabela balio. Hori bai, ezin da kakarik egin gure berdegunerik haundixenian, guardia zibillen kuartelian. A! eta berdegune honek ez detse arazorik sortzen. Hori ondo ei dago daguan lekuan.

Ederto flipauko dabe kanpotarrak Bista eder eta Jardiñeta kalietara doiazenian: Ez jardiñik ez bistarik, dana porlana eta ladrillua.

Eta holan dabiz konstruktorak, alkarri konpetentzia egitten, baiña lobby modura, dunping-a egiten, merkiago lortzeko dena. Gaur konstruktora baten daguana, hurrenguan bestian. Oso gauza bitxixak.

Eibarrek gero eta jende gitxiago daka, sasoi baten biztale bat eguneko galtzen zeban. Hori bai, eraiki eta eraiki. Etxe hutsak be mordua dira. Alokairu merkia eziñezkua da, eta pisuen preziuak ixa Donostiako preziuen parian.

Bigarren desarrollismo salbajia bizi dogu. Oin berrogei urte gauzeri ez jakuen hainbeste begiratzen, baiña gaur egun hau gertatzia itzela da. Ba ete dogu hau gelditzerik? Nere esku balego, behintzat!

Eta monstruarixuak ez daka akaberarik, jarraittu egingo dau daguazen planak egonda. Erisono, Bolingua, udaletxe osteko txaletak. Eta azkenekua Arragueta kalia. Bixar Arragueta kalekuak bialdutako proposamen bat jarriko dot...

etiketak: Kalamuatik, gorri, berde
Eguzkiberritan
Eguzkiberritan dio:
2007/02/22 10:32

Pensa bat ta mednira juan biharra belardi sistrin bat ikusteko , ikusten da etxiak apunta pala inda zeudela garai batian , biharra badao gaiñea etxiak berristeko ze batzuk oso zaharrak ikusten dia , bueno zaharrak baiño geiago estropeauak .

Nere ustez aintziñako edifiziuak berriztu bakarrik egin beharko lirateke , ez al dao lege bat horren inguruan ?

Gauza da Eibarren etxe batzuk xixko inda daudela . Berriz hasi behar bazeazte apunta pala etxiak iten ... Ta danak diferentiak ...

Herri bakoitzak bere uniformetasuna behar duela iruditzen zait , bere indarra , ta herriaren karakterra mantendu . Pufa earra papeleta dakazuena . Eritzi hau kostaldetik bidaltzen det

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Leire Narbaiza Arizmendi

Irakaslea eta blogaria (+)

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan atala
#MadalenakKafesnetan

Artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005
Kontagailua