Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / U-Roy Miarritzeko Atabal aretoan

U-Roy Miarritzeko Atabal aretoan

Mikel Iturria 2007/02/23 18:52

En castellano

Aspalditik nuen Atabal aretora joateko gogoa eta atzo bete nuen nahia. Aitzakia: U-Roy jamaikarraren emanaldia.

Miarritzeko tren geltokitik gertu, ez da zaila inguruan aparkatzea eta, gainera, kontzertu-areto bikaina du (700 lagunentzako edukiera). Pega bakarra da eszenatokia ez dagoela oso altu eta hori arazo da gaur egungo belaunaldi lepoluzeak kontutan hartuz. Eraikinean badaude taberna bat, estudioa, entsaiatzeko gelak, multimedia-gela....

Jakina da Iparraldean reggae zaletasunak hegoaldean baino tradizio gehiago duela eta nabarmen geratu zen hori atzo. Aretoa betetzetik gertu zegoen gu iristerako.

Telonero lanak Junior Marvinek egin zituen eta bero utzi zion publikoa maisuari. Lehenengo artistarekin batera aritutako bandari (haizeak, gitarra, baxua, bateria, teklatuak) bi emakume gehitu zitzaizkion. Traje elegantea soinean eta kapela buruan sartu zen U-Roy ordubeteko showa egitera. Gustura egon nintzen.

Bihar, larunbata, Bilboko Santana 27 aretoan egongo dira musikariak. Portzierto, Miarritzen kontzertu-egunean sarrera 16 eurotan zegoen; bihar Bilbon erosiz gero, 21 euro. Iparraldean 700 lagun sar daitezke gehienez; Bilbon, berriz, 2000. Zergatik prezio diferentzia hori?

Hor behean uzten dizuet zaharrari buruzko pare bat lotura.

etiketak: Kultur harrikadak
kingston
kingston dio:
2007/07/31 15:30

Santana 27 aretoan ikusi nuen nik, kontzertua. Junior Murvin aritu zen lehenbizi eta ondoren U Roy abezlariaren txanda etorri zen. Bene benetan kontzertu bikaina eman zuen eta denak jarri gintuen dantzan.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Stat counter