Beti horrela izan da
Amatiño
2010/05/23 00:05
Bestelako hausnarketa sakonagorik gabe “beti horrela izan da” delako formulazioari, kultura esaten zaio, edo tradizioa. Bai tximino ezjakinen artean eta baita, antza denez, edozenbat mendetako zibilizazioetan ere. Zezenketen kasuan, esaterako.
Erantzunik ez
Erakunde guztiak AHTren alde: Joño! Bingo!
Amatiño
2010/05/22 00:47
Ez dago eza baino hoberik aldarria suspertzeko, ez dago ezina baino eraginkorragorik premia areagotzeko. Horra non erakunde guztiak elkarrekin bat etorri diren azkenean, behingoz, AHTren premia, interesa, beharrizana eta onura aho batez gogorarazteko. Tira ba… eta horrelako zertxobait lehenxeago egin izan balute?
Zapping egitea eta poligamia
Amatiño
2010/05/19 23:51
Aurreko asteburuko DEIAren gehigarrian irakurri nuen Xabier Mendigurenen “Poligamo baten aitorpena”. Lege zaharraren antzera orria eskuz moztu eta ordenadore aurrean laga nuen noizbaiteko blogen batean aipatzekotan, nik neuk neure erantzuna bai baitut Xabierren “bizioaren” nondik norakoa azaltzeko. Hala ere horra non, gaur, Xabierren gogoeta Eibar.org peoran bertan jasoa. Ondo jasoa, alafede!
“Two lovers”: etsi ere erabaki da
Amatiño
2010/05/18 23:55
Cannesko Zinemaldian (2008) aurkeztu zenetik hona, “Two lovers” filmak urte bi oso behar izan ditu euskal karteldegietaraino iritsi ahal izateko. Tarte lar luzea banaketa-sistema guztiz lasterra den garai honetan. James Gray zuzendariak horrenbeste maite duen François Truffaut-en “Los cuatrocientos golpes” (Cannes, 1959) filmak ez zuen duela mende erdi denbora gehiago behar izan bide berbera egiteko, Bilbon ikusi bainuen nik 1961eko udaberrian, zineklubzale estudiante tunante nintzela. Antoine Doinel protagonistak 12 urte zituen eta nik, berriz, 15 besterik ez. James Gray zortzi urte geroago jaio zen.
Literatura, zinea eta telebistaren arteko zinbili-zanbulua
Amatiño
2010/05/16 20:05
Garrantzitsuena ez baita unean uneko arbola bakanen, landare-mota bitxien edota han-hemenkako belar ezezagunen izen-pila, egileak azaldu nahi digun zuhaizti naro eta mardul osoa baizik, literatura, zinea eta telebistaren arteko zubigintzan –edo zinbili-zanbuluan— dagoen basoa alegia. Basoa baso, zine-aretoan erabat ulertzen ez ditugun sekuentziek atzera-pausurik ez duten bezalaxe, hemen ere antzerako. Testu osoaz jabetzeko irakurtzeari utzi eta wikipediari ekiten dion irakurleak ez du sekula libururik amaituko.
Euskal Everestak 30 urte
Amatiño
2010/05/14 23:35
Gaur bezalako egunean, 1980ko maiatzaren 14an, egunsentiko 3tan, Juan Ignacio Lorente eta Martin Zabaleta euskal mendigoizaleek, Ang Rima eta Pasang Temba sherpen laguntzaz, Everest gailurrera iritsi ahal izateko azken erasoari ekin zioten. Bi ordu geroxeago Lorente-Rima bikoteak amore eman behar izan zuen eta arratsaldeko 15:35an, berriz, hamabi ordu luzeko igoaldiaren ondotik, Zabaletak eta Tembak euskal ikurrina zein nepaldarra jarri ahal izan zituzten munduko tontorrik gorenean: "Gora Euskadi!"
Antimitina
Amatiño
2010/05/13 23:30
Diktadura osteko demokraziak eragin zuen mitin-mota aspalditxo ahitu zen. Hala ere, aitortu beharraren beharrez aitortu beharko, eraz eta moldez zenbait aldaketa izan arren, taxuz eta zentzuz funtsezko ezer gutxi aldatu dela azken urteotan. Orain 30 urteko mitinak edonorentzat egiten ziren eta telebistan erreparatu gabe. Oraingoak, aldiz, alderdikideentzat egiten dira eta telebista gogoan hartuz baino ez. Bestelako ezer gutxi aldatu da geroztik.
Zentral nuklearrak ere norbaitek egiten ditu
Amatiño
2010/05/12 00:05
Euskal energia-sektoreko enpresen aldarrikapenen gibelean ez dago, funtsean, indar nuklearraren aldeko defentsa kontzeptual itsurik, euskal industriaren ezagutzaren eta lehiakortasunaren defentsa baizik. Alegia, energia nuklearrik izango ez bada, ez dadila izan; baina, izango bada, ondorio guztiekin izan dadila, euskal industriak zer eskaini bai baitu.
Itsas haize-erroten ortu berdea
Amatiño
2010/05/10 00:05
Espainiako Ingurumen eta Industria ministerioek elkarrekin burutu dute itsasbazterreko Ingurumen Estrategia Ikerketa non itsasaldea hainbat zatitan banatzeaz gainera, eremu erabilgarriak, baliagarriak eta galeraziak aldez aurretik zehazten diren, berdez, horiz eta gorriz hurrenez hurren.
"Arcacosua", poema euskero, místico y picante
Amatiño
2010/05/08 00:42
Liburu zaharren garbiketa egiten, ez baitago dena sekulako gordetzerik, hona non aurkitu dudan, Juan Valeraren (1824-1905) poesia bilduma eta, tartean, "Arcacosua" (poema euskero, místico y picante) izenburupeko olerkia, Deban zegoela 1871an. idatzia.