Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño

Goizetik ala arratsaldetik?

Amatiño 2009/09/28 23:42
Bergarako Danobat Railway Systems lantegiak erreminta-makinaren sektorean sekula izan den eskaririk handiena lortu du. Laburbilduz, 63 milioi euro besteko eskaria Errusiako TVSZ enpresak trenbideak egin ditzan. Kristoren arrakasta, bai, orain dela berrogeitaka urte baino gehiago lantzen hasi zena, euskal saltzaile gazte batek galdetu zuenean, “goizetik ala arratsaldetik?”

Zergatik izan behar du literaturak doan?

Amatiño 2009/09/27 18:09
Nik neuk ez dakit zergatik poetak eta kantariak pentsalari diren eta geologoak zein sukaldariak, ostera, ez. Oraindik ere jende askok uste du intelektuala izateko letretakoa izan behar dela. Baina hau ez da behar bada harrigarriena. Txundigarriena da edozein ingeniari jakintsuk pentsatzen duela hogei lerro kaskarreko zutabetxoa idazteko gauza den kazetaria edo idazlea bera baino intelektualagoa dela. Horrek ez du beti horrela izan beharrik eta gainera, gehienetan, ez da izaten.

Lisbeth eta Rosa

Amatiño 2009/09/24 12:53
Nere neska-lagunen iritziz "Zoaz infernura laztana" historia tristea da, errotik tristea. Neri, ostera, beste hainbat adjektibo bururatu izan zitzaizkidan dezente lehenago: gogorra, deserosoa, lotsagarria, gogaikarria… Nik dakidalarik behintzat, ez dut sekula Rosa lako emakumerik bertatik bertara ezagutu. Baina, zinez diot, Tomasen bikiren bat nere ingurumarian aurkitzeko ez dago Diogenesi kriseilutzarrik eskatu beharrik.

Alzheimerren beldurretan

Amatiño 2009/09/21 22:35
Aitortu behar dut Alzheimerri heriotzari baino beldur gehiago diodala. Eta ez da azken bolada honetako beldurra, dezente aspaldikoa baino. Hogeita hamar urte inguru bai, etxean genuen Antzuolako amama Alzheimerrez hil zitzaigula eta gure ama zena, berriz, 1998an hil zen gaixotasun berberak jota. Esperientzia latzak eta gomuta txarrak, gogaikarriak. Oinordetza horren mamuak betidanik izan nau kikilduta.

"Napoleon" eta euskal nanopilulak

Amatiño 2009/09/19 17:09
Ibon Aranberri kimikari eibartarrak parte hartu berri du Hull-eko Unibersitatean eratutako UKPCF (United Kingdom Polymer Colloid Forum 2009) nazioarteko konkresuan, non Donostiako Polymat Ikerkuntza Unibertsitate-Institutuak “Napoleon” egitasmoaren baitan egiten diharduena azaldu duen. Auskalo gero zergatik jarri ote dioten horren izen handi-mandia nanopilulak egiteko ikerketari baina, tira, zientziak ere bere epika-jarioa du, nonbait.

Jelenen kafea

Amatiño 2009/09/14 23:29
Jelen etiopiarra da eta, ezinbestean, kafe goxo-goxoa egiten daki. Egiten ezezik, baita kafe-unea zeremoniaz janzten ere, ez baita alferrik bere arbasoen artean sei-zazpi mendeko tradizioa. Jelenek kafea egitea du gustuko; lasai, astiro, batere presarik gabe, lagunartean patxadaz usaintzeko, dastatzeko, edateko, elkarrekin berriketan egiteko. Ez gehiago eta ez gutxiago.

Okupatuta geunden

Amatiño 2009/09/12 23:47
Patxada, gertutasuna eta bakea eragiten omen zituen Mikel Atxagak. Honela esan du bere herrikideen izenean agurra eskaini dionak Urnietako hiletan*. Bai, Mikel Atxagaren heriotzaren ondotik han-hemenka entzun eta irakurri dugu abertzale handi, euskaltzale sutsu eta kazetari maisu zela. Baina, orduak pasatu ahala, beldur naiz guzti hori ez ote zen Mikelengan arras bigarren mailako; hau da, funtsezkoa besterik zela, bere gizatasuna alegia. Beste modu batez esanda, ez dugula gehienbat Mikelen abertzaletasunik, euskaltzaletasunik edota kazetaritzarik galdu, haren izakera, filosofia eta jokamoldea baizik.

Herr Müllerren ikasleak

Amatiño 2009/09/10 21:18
Bernardo Atxaga tipo atsegin, zentzuzko, benetalari eta apal samarra dugu. Eta gainera, literatura-munduak dioenez, idazle ona. Oraingoan, berriz, espaloiz aldatu eta leku berriren batera iritsi omen da. Berak hitzez hitz ETBn aitortu bezala: “Iritsi naiz. Ez dakit oraindik seguru nora, baina iritsi naiz”. Auskalo gero nora heldu ote den gure Bernardo, baina ni ez naiz behintzat identifikatzeko gauza izan. Leku aspergarri samarra dela bai, hori bai. Baina, jakina, asperra subjektiboa da.

Axular maisua, Materre ikaslea. Nork nori kopiatu?

Amatiño 2009/09/09 00:11
Edo Axular handiak lotsa handirik gabe kopiatu zion Paristik etorritako Materre ikasle euskaldunberriari, edo Materrek irakurria zuen Axular maisuaren hitzaurrea “Gero” argitaratu baino, barrena, 26 urte lehenago.

Eibar y el mundo que nos viene

Amatiño 2009/09/08 13:20
Lo mejor será que los eibarreses nos vayamos a cantar rancheras a Bangladesh o Vietnam, aunque no sea más que para disimular nuestra propia irresponsabilidad y negro futuro. Llevamos treinta años construyendo más viviendas que generando nuevas industrias y eso no puede tener buen final.