Blogak
Barbican Centre, eredugarri kultur esparruko eMarketinean
2009/10/13Aurrekoan idatzi bezala, Marian Asghari da Barbican Centreko eMarketin burua. Bilboko jardunaldian botatakoak bilduko ditut post honetan.
Usotan
2009/10/12Nik ez dut inoiz eskopetarik izan, are gutxiago usorik hil, baina oso oker ez banago 1960eko hamarkadan normal samarra zen, Eibarren, eskopetaren bat etxean edukitzea. Txikito batzuk jotzea, rantxerak kantatzea eta ehiztari izatea oso “eibartarra” omen zen. Beraz, zentzu horretan behintzat, ni ez naiz sekula eibartar peto-petoa izan. Eta, hori horrela balitz, gaur egungo gazteak ere ez lirateke oso eibartarrak izango.
Ordena zaharra vs. ordena berria
2009/10/10Aktan jasoa atalean kolaboratzen dut Sustatun. Hona hemen gaurkoa.
Amatianoren ADNa
2009/10/09Ezin gero orain berrogei urte inguru asmatu, noizbait Bergarako “Seminario”ko eliza itxi egingo zutenik, erdi-erdian zegoen hilobiaren gaineko harlauza jaso eta, azpian zetzan XVII. mendeko jauntxoaren senide ote nintzen ikusteko, ADNa egitea proposatuko zidatenik. Ba ez, ez da zientzia-fikzioa, ezta Toti Lezearen nobela-gidoia ere, gaur goizean bertan, ustekabean, gertatua baino.
eMarketina kultur esparruan
2009/10/09SGAEk eta Fundación Autor erakundeek antolaturiko jardunaldi batean egon naiz aste honetan. eMarketina kultur esparruan ikastaroa urriaren 7an egin zen Bilboko Merkataritza Ganberan.
