Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Krisiaren aurkako plana %78 handitzeko formula

2009/11/12

Su Majestad El Rey D. Juan Carlos de Borbón y Borbón errege españolaren soldata krisiaren aurkako planaren %78 hainakoa da. Formula sinplea da proposatzen dudana: Errepublika.

Krisiaren aurkako plana %78 handitzeko formula - Gehiago irakurri

Noiz da Gaztaiñerre?

2009/11/11

Eibar, Ermua eta Soraluze aldean ospatzen den jai bat da Gaztaiñerre. Izenak adierazi bezala gaztaina erreak jatea da festaren zutabeetako bat. Astelehen buruzuriz egiten dira afariak, karakolak tarteko, eta postrean gaztaiñak jan ohi dira. Baina noiz da Gaztainerre?

Noiz da Gaztaiñerre? - Gehiago irakurri

Tokiz kanpo

2009/11/11

Errege-erreginak Donostira ekarri dituzte Aquariumak eta Diario Vascok. Kontutan hartzeko modukoa.

Tokiz kanpo - Gehiago irakurri

Ojancano, Busturia, Lekeitio eta Berriatuako kobetan.

2009/11/10

Gogoratu datozen asteburu bixetan bisitta gidatu bi egingo doguzela, publiko orokorrari begira. Aukera ona lurpeko mundua ezagutzen hasi nahi daben guztiendako.

Ojancano, Busturia, Lekeitio eta Berriatuako kobetan. - Gehiago irakurri

Petrolioak 1989an amaitu behar omen zuen

2009/11/10

Petrolio-erreserbek 1989an amaitu behar zuten. Holaxe aurreratu zuen Salvat entziklopediak 1964an. Gaur egun badakigu ez zirena amaitu. Baina horrek ez du esangura argitaletxea tronpatu zenik edota arrazoirik ez zuenik. Horrek esangura duen bakarra zera da, 1964eko datuen, teknologien eta petrolioaren merkatu-prezioen arabera, orduko erreserbak 25 urterako baino ez zirela. Kontua da, ordea, petrolio-erreserbak dinamikoak direla.

Petrolioak 1989an amaitu behar omen zuen - Gehiago irakurri

Diogenes txakurra

2009/11/09

Burutik egindako greko honekin egotiaz aparte, Les Luthiersen "Serenata mariachi" entzun dogu. Josu Waliñok "A gripia" pegau desku (Doministikua), eta "Out of time" kantu katxarrua emon deskue Chris Farlowek eta Del Shannonek. Eta azpittik, Stereolab eta Kroke. Eta amaitzeko, Batiste Sagardoi eta Louis Garat barkoxtarrak, han inguruko txorixen gaiñian berba egin deskue.

Diogenes txakurra - Gehiago irakurri

Lisboa 3: Belémgo dorrea

2009/11/09

Hurrengo bisita Lisboan Belémgo dorrera izango da, Lisboa historiko eta turistikoaren sinboloetako bat.

Lisboa 3: Belémgo dorrea - Gehiago irakurri

San Mamesko euskal ahots trumoitsua

2009/11/09

Jende ikaragarri asko bildu da gaur Larrean, Juanjo Zearretaren hiletan. Senideak, adiskideak, lagunak, ikasleak, euskaltzaleak, euskaltzainak, lankideak, jelkideak… baita Athleticen jokalari-ohiak eta ordezkariak ere. Hainbatek jakin ez arren, barrena hogeita zazpi urtean izan zen-eta gure Juanjo San Mamesko mikrofono-ahotsa, euskaraz nahiz erdaraz. Bat, Iribar. Bi, Lasa. Hiru, Gisasola… eta hamaika, Argote.

San Mamesko euskal ahots trumoitsua - Gehiago irakurri

Negozio berriak Eibarren

2009/11/09

Pasa den asteko albiste batekin nator. Herrian gehien irakurtzen den egunkarian honelako eskutitza irakurtzeko aukera izan dugu.

Negozio berriak Eibarren - Gehiago irakurri

Euskal Biblioteka

2009/11/09

Torrealdaik Euskaltzaindiaren sarrera-hitzaldian EUSKAL BIBLIOTEKA aldarrikatu zuen joan zen larunbatean. Espero dugu Joan Mariren bultzada lagungarri izatea Euskal Biblioteka ahalik eta azkarren sortzeko.

Euskal Biblioteka - Gehiago irakurri