El amante lesbiano
Ekaitz giruan irakorri dot, ezin guztiz zentrauta, baiña halan be guztiz espezíala dok liburu hau. Testuingurua biharbada motzena, baiña halan be ederra: hiltzera doian pertsona baten azken segunduetan, bere bizitza guztia eta zeozer gehixago bizitzeko ahalmen miragarrixa. Eta gizon horren izaerian billaketia, eta maisuak moldatzeko era harrigarrixa... posible dan edo ez dan, esan gura dot: halako kasuak egoten diran edo ez diran ez dakitt. Baiña ederrak diraz. Berez oso gordiñak dirazen egoerak hain delikatuki deskribatzen dittu eze, munduko naturalena dirudi, esate baterako, narru zatixakin hartu eta zigortzia. Maittasun frogia.