Blogak
Egoera sinesgarria, jarrera sinesgaitza
2009/11/15"Partir" (Catherine Corsini, 2009) feministei gustatu ez omen zaien arren, emakumeen eskubideen aldeko filma da. Senarra, emaztea eta beronen maitalea. Ez da inondik ere hirukote bakana baina bai, kasu honetan behintzat, sinesgaitz samarra. Edo, hobeto esanda, nahiz eta egoera guztiz sinesgarria izan, emakumearen jarrera erabat sinesgaitz suertatzen da. Kontraesan honetan tronpatzen da filma eta maldan behera erori.
Garapen iraungarriaren hiru baldintzak
2009/11/14Garapen iraungarria da hitzetik hortzera aipatu ohi den aldarria. Baina, zertaz ari gara? Zein da garapen iraungarriaren definizioa? Bruntland Txostenak* dioenez “Garapen iraungarria da gaur egungo beharrizanak asetzen dituena, hurrengo belaunaldiek euren beharrizanak asetzeko gaitasuna zalantzan jartzeke”. Eta helburu honek eskatzen du iraungarritasuna lortu beharra gizarteaz, ekonomiaz eta ingurumenaz.
Estanpa tipikuak
2009/11/14Bizi naizen herrixan irudi erakusgarri bi: abertzalien arteko liskarrak, eta argi indar faltia.
Telemarketinaren garaipena
2009/11/13Atzo telemarketinak garaipen handi bat lortu zuen: telefonoz deitu zidan bati baietz esan nion eta eskaintzen zidan produktua erosi nuen. Are gehiago, lehenengo unean ez nuen erabaki eta gero telefono deia itzuli nion erosketa onartuz.
Irainak euskaraz: metodo erraza
2009/11/13Hizkuntza bizi batek behar du balio izan lanerako, ikasteko, maitatzeko... eta baita hitzak erabiliz min egiteko. Nola lortu "tontolapiko" baino irain gogorragoak euskaraz? Metodoa erraza da.
"Ihes ederra", euskarazko komikigintzaren heldutasunaren konfirmazioa
2009/11/13Hedoi Etxarte eta Alain M. Urrutiaren irudi eleberriaren iruzkina
Gabonetako mezuaren normaltasunik eza
2009/11/12Espainiako Erregeren Gabonetako mezua eman ala ez berriro ere eztabaidagai. Auzia Eusko Legebiltzarreraino heldu da, baita eman nahiak gehiengoaren oniritzia lortu ere. Baina honek ez du taxuz ezer esangura, erabakia ez baitagokio Legebiltzarrari EiTBri berari baino. Zenbait politikarik eta komunikabidek aditzera eman dutenez, Erregeren mezua ematea normaltasunaren lekuko izango omen da. Nik uste, ostera, normaltasunik ezaren beste adierazgarri nabarmen bat gehiago izango litzatekeela.
