Blogak
Ataria: Salburuako parkeko etxea
2010/05/22Salburua parkea aparta da, Euskal Herrian ez dago bera lakorik, eta 2009an edo zabaldu zuten bere ondoan natur parke horri dedikatutako etxea. Bisitan egon gara eta kontatzen dizuegu.
Erakunde guztiak AHTren alde: Joño! Bingo!
2010/05/22Ez dago eza baino hoberik aldarria suspertzeko, ez dago ezina baino eraginkorragorik premia areagotzeko. Horra non erakunde guztiak elkarrekin bat etorri diren azkenean, behingoz, AHTren premia, interesa, beharrizana eta onura aho batez gogorarazteko. Tira ba… eta horrelako zertxobait lehenxeago egin izan balute?
e-gorblog, "Nick dut nik" telebista saioan
2010/05/21Elkarrizketa egin didate teknologia berriak eta Internet gai dituen ETBko saioan
Zapping egitea eta poligamia
2010/05/19Aurreko asteburuko DEIAren gehigarrian irakurri nuen Xabier Mendigurenen “Poligamo baten aitorpena”. Lege zaharraren antzera orria eskuz moztu eta ordenadore aurrean laga nuen noizbaiteko blogen batean aipatzekotan, nik neuk neure erantzuna bai baitut Xabierren “bizioaren” nondik norakoa azaltzeko. Hala ere horra non, gaur, Xabierren gogoeta Eibar.org peoran bertan jasoa. Ondo jasoa, alafede!
84 Charing Cross Road (Helene Hanff, 1970)
2010/05/19Nere amak, joan zen astean. "Hau liburuau ez dozu irakorri? Hartuizu. Delizia bat da".
“Two lovers”: etsi ere erabaki da
2010/05/18Cannesko Zinemaldian (2008) aurkeztu zenetik hona, “Two lovers” filmak urte bi oso behar izan ditu euskal karteldegietaraino iritsi ahal izateko. Tarte lar luzea banaketa-sistema guztiz lasterra den garai honetan. James Gray zuzendariak horrenbeste maite duen François Truffaut-en “Los cuatrocientos golpes” (Cannes, 1959) filmak ez zuen duela mende erdi denbora gehiago behar izan bide berbera egiteko, Bilbon ikusi bainuen nik 1961eko udaberrian, zineklubzale estudiante tunante nintzela. Antoine Doinel protagonistak 12 urte zituen eta nik, berriz, 15 besterik ez. James Gray zortzi urte geroago jaio zen.
