Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Goreneko exekutibo euskaldunak

Goreneko exekutibo euskaldunak

Amatiño 2010/08/05 22:50
Josu Jon Imaz Repsolen bost espainiar findegien zuzendari nagusi izendatu dutela eta, zenbait euskal komunikabidek exekutibo euskaldunik gorenetzat jo du Zumarragako semea. Ez da, ordea, egia. Seguruenik maila exekutiborik altuenean dagoen euskalduna Xabier Viteri bilbotarra da, Iberdrola Renovables enpresaren kontseilari delegatua.

Are gehiago, Xabier Viteri da, behar bada, Ibex35-eko enpresen artean sekula izan den exekutibo euskaldun bakarra. Aurretik izan da, jakina, hainbat euskal hiritarrik Ibex35ko enpresen posturik gorenetan, BBVAko Pedro Luis Uriarte edo Jose Ignacio Goirigolzarra kasu, baina ez ordea euskaldunik. Eta euskaldunik ere bada edo izan da goi-goi mailako enpresetan, Juan Luis Arregi (Gamesa),  Mikel Urizarbarrena (Panda Security) edo Andres Arizkorreta (CAF), baina azken bi hauek ez daude Ibex35 barruan,  ezta lehena ere Arregiren garaietan.

Mailarik goreneko exekutibo euskaldunen artean aipagarri bestalde, Xabier Iturbe, Kutxaren lehendakaria eta, kooperatibetan, Jose Mari Aldekoa (MCC), Agustin Markaide (Eroski), Rafa Barrenetxea (Danobat), Txema Gisasola (Fagor Electrodomésticos), Jabier Mutuberria (Orona) eta Iñaki Gabilondo (Ulma).

Xabier Viteri Solaun (Bilbo, 1960)

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: