Blogak
Hogeita hamar urte umekerietan, heldu ezinik
2010/09/13Alex Salmond Eskoziako lehendakariak gurera etorri behar izan du euskal fiskalitatea zein ona den gogoratzeko eta beste horrenbeste nahi lukeela berak Eskozian aitortzeko. Ez da gutxi, euskaldunok beti uste izaten baitugu aldarrikapenen zein lorpenen zerrenda luzean gu garela atzenak.
Pilotaria
2010/09/11Batek daki zein izan ote zitekeen Debako udal-pilotaleku berriaren atarian jarri duten gizon biluziaren lanbidea baina, bertako herritarren ustez, “pelotaria” omen da. Honelatsu bataiatu dute behintzat. Hala ere, bistan denez, ez da pilotari jantzita dagoelako eta, behar bada, ezta frontoi-sarreran dagoelako ere.
Ulia ebagi ta eskopetia kargau
2010/09/10Herri txikixetan normalena: Ondarruko leku honetan, bardin eragin zeinkixo hartazixari edo eskopetian katuari.
Fake Argitaletxing (edo Edizio lan automatikoak, guztion eskura)
2010/09/10Irakurle: beldur al zara euskal argitaletxeek eskaintzen zizuten bermea suntsituko duela e-bookaren eta autoedizioaren aro berriak? Idazle: urduri jartzen al zaitu euskal argitaletxeek ematen zizuten babes amatarra (edo aitatarra) betiko galtzeko mehatxuak, kolokazko garai gris hauetan? Lasai: Volgako Batelariok (animo lucrandi) garatzen ari garen Fake-argitaletxing edizio automatikorako programarekin arazo horiek horretan geratuko dira, amenazu hutsean, eta oraingo euskal argitalgintzaren statu quo espirituala betikotu ahal izango duzu, mendeetan eta mendeetan, amen.
