Bilbon
Txinkirrikitxin, atzo nintzen Bilbora... diño ume kanta ezagunak. Tira, atzo ez, eguenian izan nintzan. tomate berdetan be ez, HABEn azterketen birzuzenketan. Tomatiak ez, baiña igual bai examen berdiak...
Azterketana, baiña ez da gaixa, Bilbon ikusittakua da kontau gura dodana. Bilbon, edo hobeto esanda, Gran Vian, bertatik ez nebalako urten.
Antentziñua emon zestazen gauza askok. Alde batetik, moderno ugari ikusi nittuan, traje eta korbata artian. Harritzekua, Bilbon jentia oso ondo janzten dalako, baiña oso konbentzional. Moderno hónek artista estilokuak ziran: artistia naiz eta erakutsi egingo detsuet klasekuak. Erropa diferentiekin, sonbreua buruan. Beti emon izan deste barregura pixka bat, baiña, halan da be, asko gustatzen zait ikustia zelan janazten diran, ze kolore inposible daroien alkarren onduan. Hirixari ikutu politta emoten detse, desbardiña. Ze litzake bestela Londres?
Moderno askoz gain, eskaliak be mordua. Haluzinau egin dot. Halakorik! Gizon bat hankak erakusten, guztiz deformiak zittualako, terriblia ikusteko, begiradia beste nonora zuzendu bihar izan neban. Mezu kurriosua be ikusi neban eskale beten kartelian. Txakurrakin zeguan mutila eta hauxe ziñuan: "Argi tienen otitis. Una ayuda para sus medicinas". Txakurrari berari baiño erruki handixagua eukiko gentsalakuan-edo. Gizarte honen adierazgarri.
Pelaje askotako jentian artian, turistak mapiakin, eta erretratu kamarak paparrian. Diskutitzen eta monumentueri begira. "Mira, el Carlton. Ya sabremos dónde hemos ddejado el coche?"
Bittartian, bihargiñen manifa bat, bestiok dendan erosten ezer pasauko ez balitza moduan. Denda barrutik entzutzen ziran manifestarixen zaratak. Neri lotsa apur bat be emon zestan konsumo hutsian jardutiak bestiak biharra galtzen daben bittartian, baiña disimulua zan nagusi saltakixan barruan.
Hori bai, paisaje erdelduna. Oso erdelduna. Madril edo Murtzian egongo bagiña moduan. Martxan jarri izan balebe merkatarien euskera plana, letrero batzuk, behintzat, euskeraz egongo litzakez, eta gure ingurua "geuriago" sentiduko geunke.
Halan da be, zelan gustatzen jatan Bilbo! Tira, baltza eta zikiña zanian gustokua neban, oin zelan ez!
Esan duzun azkenengo hori egia santua. Bilbo erdi aldean, arrotza sentitzen da euskalduna,eta auzoetan ere bai sarri. Hori bai, gero sekulako kartelak ikusiko dituzu abenduaren 3aren bueltan, edo Gran Vian "euskaraz" edo horrelako zerbait ipintzen duen erlojua erregalatuko dizute.