Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ingelesen hilerria / Euskotrend izan zen izen probisionala

Euskotrend izan zen izen probisionala

Luistxo Fernandez 2010/11/06 10:16

Umap proiektuaren lehen zirriborroa hemen itsatsitako hau izan zen, udaberrian nik neuk Paint tristearekin (Windows sistema eragilean) marraztua, eta izen probisional honekin: Euskotrend.


Argazkiak.org | Euskotrend Umap lehen zirriborroa © cc-by-sa: Luistxo.F

Ideia zera zen: berba gakoen jarraipena, trending kontu hori, gero eta indartsuago ikusten nuela, zer zen unean unean sarean komentagai zena, eta trend horietan klikatuz informazioa eta iritzia eskuratzeko modua zegoela. Beste hizkuntza batzuetan, hala ere. Ez euskaraz. Eta hori lortzea ona izango zela pentsatu nuen, euskarazko trend edo joeren jarraipeneko tresna bat. Izen logikoa iruditu zitzaidan Euskotrend.


Argazkiak.org | Euskotren Umap pentsatzen © cc-by-sa: Luistxo.F

Zirriborroan (ikusi handiago) nik ikuskatu nuen Euskotrend Sustatun integratua. Eta beste osagai batzuk: batez ere, Nirenews, David Gonzalez Ketarik martxan jarri zuen proiektu bat, ibilbidea oparoagoa merezi zuena (itxita dago orain). Hirien araberako azpi-twitter moduko batzuk ziren Nirenews desberdinak, eta arreta deitu zidan #hash bat sartuz gero bertara, auto-erreferentzia egiten zuela, esteka Twitterrera bueltan bidali barik. Duela egun batzuk erakutsi nion pantaila-irudi hau Ketariri, eta inspiraziotzat balio izan bazuen, pozten zela erantzun zidan. Eskerrik asko. Gipuzkoako Interneteko ekintzaile ipurloka eta jatorrenetakoa da Ketari. Banku batean, sistemetako katakunbetan, omen dago lanean, baina beti beste gauza batzuk makinatzen, orain ere izango du zerbait esku artean.

Irudian erantsi nituen beste osagaiak dira Trend jarioa, Twitterren garai hartan agertzen zen bazala; eta The Huffington Post albistegi digitalak sortutako Twitter edition direlakoetan ikusitako kutxa bat, bertatik zuzenean tweet egiteko modu sinple bat.

Eta horixe zen Euskotrend. Nola egin euskarazko tuitak biltzeko, eta haietan gakoak aurkitzeko, hori nik ez nekien. CodeSyntax-eko injineruek asmatu zuten modua, bereziki Josu Azpillagak. Baina behin euskarazko modua asmatuta, beste hizkuntza batzuetan ere aplika zitekeela ikusi genuen. Umap izena etorri zen gero, aspalditik erosia genuelako, umap.eu domeinu labur samarra, kontingentziaren baterako edo...

Eta gero, ba, hauteskundeak deitu zituzten Katalunian. Horregatik, ideia zen Umap Euskaraz eta Umap Català aldi berean irekitzea, azaroaren 5a baino lehen (nik data tope hori jarri nuen bi hilabetean pentsatu izan dudalako atzoko egunez hasten zela Kataluniako kanpaina ofiziala, eta bi hilabete data horrekin obsesionatuta egon naiz. Sekulako esprintak azkenean, harik eta azaroaren 4an bertan konturatu nintzen, arratsaldez, kanpaina 5ean barik, 11n hasten zela! Tira, azkenean, badugu Umap bikoitz bat, eta espero dut gehiago etorriko direla.


Argazkiak.org | Umap.eu zentrala © cc-by-sa: codesyntax

Gainera, katalanezkoa egitea zaildu egin zitzaigun bidean, eta une batzuez ez genekien hizkuntza-detekzioa zuzen asmatuko ote genuen deadline hori baino lehen... baina iritsi ginen, eta ez bakarrik katalanezko detekzio egoki samar batekin, baizik eta beste gehigarri interesgarri batekin: TopNews edo albistegi automatiko bat, jendeak trukaturiko esteketan oinarritua.


Argazkiak.org | Umap.cat albistegia © cc-by-sa: codesyntax

Beñat Irasuegi
Beñat Irasuegi dio:
2010/11/06 14:46

Aupa Luistxo,

Eskertzen da Umap bezalako proiektu baten sorkuntza prozesua nola izan den jakitea. Etorriko direnak ikusteko irrikitan nago, Umap asko gustatzen zait, eta potentzialitate handia daukala uste dut,zorionak!

Ketariri buruz diozunarekin erabat ados nago.

Luistxo
Luistxo dio:
2010/11/06 20:30

Eskerrik asko, Beñat. Produktuaren funtzionalitateen zirriborroa erakutsi dut. Horrekin batera, urtebete edo iraungo zuen hausnarketa prozesu bat ere egon da, euskaldunon Interneteko identitatearen eta jardun sozial-komunikatiboaren inguruan... Hausnarketa horiek ere badaude Umap-en atzean. Zirriborro mental bat, filosofikoa, nolabait esateko. Hartuko dut denbora pixkat hori azaltzeko beste batean.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Luistxo Fernandez

Lan egiten dut CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Twitterren @Luistxo naiz. Azpìtituluak.com proiektuan ere banabil, eta niren kontsumo kulturala zertifikatzeko. Gainera, blog honek erdarazko bi bertsio ditu:

The English Cemetery

El cementerio de los ingleses

Nire kontsumo kulturala: 2012/13 | Zinea | Telebista | Artea | Liburuak | Antzerkia | Musika

Hemengo edukien lizentzia: Creative Commons by-sa.

E-postaz harpidetu: hemendik.

artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005 2004