Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Teknosexua / Motxo barkua ikusteko

Motxo barkua ikusteko

Gari Araolaza 2010/11/06 20:55
Umeekin ikusteko "atrakzio" erakargarria da hondoratutako barku bat. Post funtzionala, beste kontsideraziotan sartu gabe, nola iritsi bertara.

Motxo barkua Baratzazaurre izeneko tokian gelditu da, Zumaia eta Deba artean, baina Debako terreno aurrean. Zehazki hemen dago:

Baratzazaurre, Motxo barkua

B5M zerbitzuaren webgunean badago Baratzazarrak izeneko toki bat. Uste dut bertara iristeko bide egokiena dela. Baina bi aukera proposatuko ditut:

Elorrixatik

Elorriaga edo Elorrixara, Zumaiatik Itziarrera goazela txatarreria alboko eskumarako bidegurutzea hartuta iristen gara. Debako auzo honetan bizpahiru jatetxe eta sagardotegi bat daude. Errepidearen bukaeran picnic gune polita, komun eta guzti. Zuhaitzik ez dagoenez ez da izaten toki erosoa egun eguzkitsu eta haizetsuetarako. Hor aparkatu kotxea. Aurre-aurrean izan arren hortik ez da barkurik ikusiko.

Nik ez dut hortik kostarako bidea ezagutzen, baina B5M-ren webgunean pista dagoela ikusten da. hori bai, aldapa handia izango duela dudarik ez. Agian gogorra da bidea, baina barkua bertan ikusi ahal izango dugu.

Sakonetatik

Hau umeekin ibilaldi polita egiteko egokiagoa da. Kilometro bateko ibilbidea, (20 minutu) lasaia eta polita. Baina barkua nahiko urrun ikusten da, txiki-txiki, Hala ere naturaren aldetik izugarrizko toki polita da, eta agian horrek konpentsatuko dizue barkua hain ondo ez ikustea.

Hona joateko, autoa Errota-Berri landaetxe-jatetxean aparkatu behar da. OpenStreetMap-en ongi mapeatuta dago errepidetik haraino hartu beharreko pista, eta baita Errotaberritik kostalderainokoa. Hona hemen Errota-Berri eta Sakonetako mapa.

 

Bazkaltzeko, inguruko edozein toki da gomendagarria: Errota-Berri bera, Urberu sagardotegia, edo Elorrixa inguruko taberna-jatetxeak ere.

etiketak: openstreetmap, umeekin
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

naiz. Teknogauza guzti hauetaz idazteko sortu nuen bloga, baina orain gai eta maiztasun librean nabil.

Mastodon