Blogak
Erroma, Pagolaren protesta bila
2011/01/31“Pagola ez da neutrala. Berak aitortzen du Eliza Katolikoaren ikuspegitik idazten duela” adierazi genuen orain hiru urteko iruzkinean, Pagolari berari jaramon eginez. Baina Espainiako Apezpikuen Biltzarrari ez zaio nonbait aski. Beronen ustez ez da nahiko Pagolak Eliza Katolikoaren ikuspegitik idaztea, horrez gainera Espainiako Apezpikuen Biltzarraren ikuspegi beretik idatzi beharko luke. Eta auzi-mauzi hau ez du Erromako Fedearen Doktrinarako Kongregrazioak konponduko, ez baitirudi fede-kontua denik.
XI mandamentua
2011/01/31Lekeittioko Aldamizetxebarria kalian ("padre Estepan", gure etxeko jergan) Jakinza Akademiako pegora barruan poster haundi hau ikusten da. Handik ixa egunero pasatzen naiz autobuserako bidian, eta beti egin izan desta grazixia.
Jon Juaristiren alde
2011/01/30“Jon Juaristiren alde” izenburupeko artikulu zirikatzailea idatzi du gure Xabier Mendigurenek (Ortzadar. Deia, 2011.01.29). Laburbilduz, Xabierrek azpimarratzen duen paradoxa zera da: Josu Urrutikoetxeak Eusko Legebiltzarraren Giza Eskubideen Batzordean partu hartu izana salatu zutenek ondo ikusten dute orain Jon Juaristi Euskararen Aholku Batzordean. Eta, alderantziz, partaidetza hura ondo ikusi zutenek ez dute oraingo hau onesten. Eta… biak ontzat emango bagenitu?
Hamar-hamabi urte arteko kirol-soziologia
2011/01/27Zergatik Bizkaiak ez du orain duela mende erdi bezainbateko futbolaririk ematen? Zergatik Nafarroako biztanlegoak, Bizkaikoaren erdia izan arren, dezente jokalari gehiago ematen du? Lezamak balio du nonbait hamar, hamabi edo hamalau urteko eskola-mutikoak han-hemenka bildu eta bertan lantzeko. Baina zer gertatzen da hamar-hamabi urte arte? Non da arazoa?
Bardoze - Bidaxungo nagusia
2011/01/27Kantera negoziua ba dakigu zelakua dan. Bidaxungo harrobiko nagusixak be, Parisera juan bihar epaiketa batera, eta, ezin allegau ta... Carrerot biarnesa eta bere sorginkerixei esker, aidian allegatzen da hara -hori bai, Strassbourgeko kanpantorriakin jota-. ¿Zelan amaitzen dan asuntua? ¡Zelan amaittuko da ba, kantera bateko jabiakin!
