Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Pozten eta Poztutzen (Pizten eta Piztutzen)

Pozten eta Poztutzen (Pizten eta Piztutzen)

Asier Sarasua 2011/04/12 09:58
Lerro gutxi batzuk, gure artean erabiltzen ditugun zenbait adizki bikoteren inguruan (pizten/piztutzen, hozten/hoztutzen, puzten/puztutzen...)

Aurreko batean lagun artean honetaz hizketan. Lehenago ere aipatu genuen Eibarko euskara liburuan. Nola esaten dugu? Pozten ala poztutzen?

Euskalkiak euskalki, Euskal Herrian arruntak dira horrelako hitz bikoteak. Eskualde bakoitzean, baina, talde batzuk edo beste batzuk sortzen dira. Eibar inguruan sortzen direnen artean, hauxek zerrendatu ditugu (besteren bat ere egongo da, seguru asko), denak ere antzeko aditz-egitura dutenak (bisilaboak eta -st-/-zt- errodunak). Eibarren bi formak erabiltzen dira:

  • husten > hustutzen
  • puzten > puztutzen
  • pozten > poztutzen
  • hozten > hoztutzen
  • pizten > piztutzen
  • nahasten > nahastatzen (*hau ez dakit bisilabo den, Eibarren)
  • ahazten > ahaztutzen
  • mozten > moztutzen (kasu honetan, ez horren nabarmena; esango nuke lehenengo forma dela nagusi)


Beste antzeko ingurune honetan ere gertatzen da (bisilaboa eta -rt- erroa):

  • urtzen > urtutzen

 

Fenomeno horrek ez dauka zerikusirik Gipuzkoako (eta besteko?) "pentsatutzen", "zenbatutzen" eta abarrekin; are gutxiago, "bizitutzen" "izandutzen" eta tankerakoekin. Eibarko hizkeran ez da gertatzen horrelakorik.

Bestalde, hoztu aditzakin beste kontu bat ere badago, bi infinitibo dituelako Eibarren (Bizkaiko hainbat tokitan bezala):

  • hoztu/hotzittu (eta beraz, hotzitzen ere badago).

 

etiketak: Eibarko euskara
asier
asier dio:
2011/04/14 11:42

Hamentxe erreferentzia batzuk, Txu. Bai, Toribiok (eta San Martinek), badarabixez holakuak. Hamentxe adibide batzuk (Eibarko-euskara.com webgunetik jasota):

Toribio Etxebarria (Eibar, 1887):

Asko poztutzen naiz zu haiñ ondo ikustiakin (Lexikoia) Ezerk ez ebala poztutzen emazte jausixa. (Ibiltarixanak) Posporuen aurretik, suharrixagaz piztutzen zan pipia. (Lexikoia) Jan ondorian hoztutzia, ez da ona. (Lexikoia) Asmau dabe kunbua hustutzia, garbittu ein bihar dala eta. (Lexikoia) Besarkatzen eban senarra negar-malkoz arpegixa bustitzen zetsala. (Ibiltarixanak) Norberan txokua ez da errez ahaztutzen. (Lexikoia)

Juan San Martin: Olixua ta binagria ez ibilli alperrik nahastatzen, eztira alkartuko. (Juan San Martin, Zirikadak) Motxaillak, astuak moztutzen eta hónen salerosixan bizi diralako. (Zirikadak)

Luistxo
Luistxo dio:
2011/04/12 13:24

Etxekoari begiratuta neuk esango nuke forma laburrak urtetzen jatazela beti beti. Kenduta Nahasten, hor neuk esango nuke Nastatzen baina izango da aditza, Eibarren, akaso Nastau dalako.

Beste forma labur bat be bai: Busten, ez ez Bustitzen.

asier
asier dio:
2011/04/12 13:59

Lankideen artean egurra jasotzen ari naiz. Horrelako formak ez direla zuzenak, asmakizun berriak direla, eta abar. Tira, ni ez naiz sartu zuzentasunetan eta antzeko balorazioetan. Esan dudan bakarra da, Eibarren, -st- eta -zt- errodun aditzetan bi forma sortzen direla. Eta bai, erabili, erabiltzen dira. Eta ez bakarrik hiztun kaskarren ahotan.

txu
txu dio:
2011/04/13 16:41

"Asmakizun berriak", "asmakizun berriak"..., Toribio Etxeberriaren Ibiltarixanak-en bat baino gehiago ikusi dudalakoan nago. Baina jakina, gauza bat noiztik dan zaharra, noiztik den berria...

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz