Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / DIN A-4, rocka eta Coca-Cola

DIN A-4, rocka eta Coca-Cola

Amatiño 2011/04/10 22:05
Hainbat mugimenduren nondik norakoa aztertzerako orduan, interesgarri litzateke jakitea zenbat gehitu ote den azken urteotan Ipar Afrikan, Coca-Cola, mendebaldeko musika eta paper-folioen kontsumoa.

Daniel Innerarityk  Elogio de la sociedad enredada idatzi zuen orain dela hamalau urte (Nueva Revista, 1997). Ez da gero nolanahiko izenburua orduan idazteko. Bistan da, bai, batzuk beti ibili izan direla nabarmen aurretik.

Laburtu beharraren beharrez, bi lirateke filosofo bilbotarrak ordurako proposatu zizkigun ideiak. Batetik, mundialtze-prozesuak merkatu bateratua dakarrela eta merkatu bateratuak, berriz, arau unibertsalak. Are gehiago, ekonomia-merkatuak nekez iraun dezakeela diktaduretan edo, nahiago baldin bada, diktadurek ez dutela ekonomia-merkatuan luzaro irauterik.

Bestetik, zientzia- eta teknologia-zibilizazioaren zabalkundea ez dela neutroa. Edozein teknika-gailurik txikienaren argibide-liburuxkak zibilizazioen arteko bateratzailearenak egiten dituela. Edo beste modu batez esanda, kanpoko eraginik saihestu nahi lukeen agintaritzak ez lukeela atzerriko indar armatuak sartzen eragotzi behar soilik, baita kanpoko edariak, musikak edo turistak ere.

Daniel Innerarityk aditzera eman bezala, “a la democracia por la Coca-Cola”, “se comienza escuchando rock y se acaba votando en un urna” edo “los derechos humanos se proclaman con formato DIN A-4”.

Artean, 1997an,  ez zen batere hedatua oraingo armarik eraginkorrena: sarea. Meritu itzela gero Innerarityrena, garai hartan sociedad enredada kontzeptuaz idaztea erabat berria baitzen. Ordurako Innerarity jabetua zen zentrurik ezaz, baina adibide gisa ez du behin ere Internetik aipatzen, satelitea baizik: “No se habla a través de centros (o centralitas). En todo caso la central es un satélite geoestacionario que no representa ningún lugar social privilegiado”.

Mundua dezente aldatu da azken hamalau urteotan. Baita, bistan denez, Ipar Afrika ere, DIN A-4 papera, rocka, Coca-Cola eta, jakina, Interneta tarteko.

                       

 

 

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: