Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Spotify, ora pro nobis

Spotify, ora pro nobis

Mikel Iturria 2011/04/10 22:04
Abuztuan Madrilen egingo den Gazteriaren Mundu mailako Jardunaldia.

Ostiral arratsaldean irakurri nuenean Spotify Aita Santuaren bisitaren babesle zela, asko haserretu nintzen. Eta horrela jakinarazi nuen twitter-en.

Javier Vizcaínok, ondoren, baja emango zuela jakinarazi zuen eta nik astebete ematen niola enpresari nire erabakia gauzatzeko. Vizcaínok jada esan dio agur Spotify-ri.

Ostiralean bertan beste pertsona batek esan zidan orduan gainerako babesle guztiekin berdin jokatu behar nuela. Arrazoi zuen. Begiratu dut eta zerrenda luze horretan, gutxienez, hiruzpalau enpresa gehiagoren bezero naiz. Are gehiago, Munilla Elorzarengana joan zen eta Donostiako Udalak ere laguntza eskainiko dio Elizari.

Gauzak gehiago korapilatzeko, El Paísen agertu zen baja emango nuela Spotifyn (tuitak bota eta jada ez ditu haizeak eramaten; hortxe geratzen dira kieto-parau).

Hainbat pertsonek jakinarazi didate, berriz, beraiek Spotifyn alta emango dutela. Oso ondo iruditzen zait. Ez naiz boikoten zale. Aspalditik gainera. Produktu frantsesen kontra 80. hamarkadan egin ziren haiek gogoratzen ditut, Euskal Herriko hainbat musikariren kontra eginikoak, Israelen usaia duen ororen aurkakoak... Ez zait gustatzen jendeari esatea zer egin behar duen, baina, trukean, portaera beretsua eskatzen diot hurkoari.

Ezin dut jasan Eliza Katolikoaren Kuria, ultrakatolikoz josita baitago (eta hauek bai direla abilak besteei zer egin behar duten esaten, baita inposatzen ere ahal dutenean). Ezin dut Ratzinger-ekin, ezta ere Gipuzkoako gotzai ultra horrekin ere, Munillarekin.

Gauzak horrela, zer kristo egin behar dut Spotify Premium kontuarekin? Une honetan bertan ez dakit. Pasa den udazkenetik ari naiz hilero 10 euro pagatzen eta musika piloa entzuten dut, bai etxean, bai bulegoan.

Hori bai, enpresaren aldetik ez zait iruditzen oso estrategia egokia, jakina baita ez dela gauza bera Haitiren aldeko kanpaina laguntzea edo hain polemikoa den figura baten alde egitea.

Spotify, ora pro nobis. Este apunte en castellano.

indezent
indezent dio:
2011/04/11 20:44

Ez dut sekula ulertuko enpresak halako tinglatuetan sartzea, are gutxiago ondo doazenean. Sartzen badira, halako erreakzioak besterik ez dituzte lortuko (ez dut uste orain ultra-katoliko guztiak korrika joango direnik spotify-ko premium kontua egitera). Ez badira patrozinio kontuetan sartzen ordea, berdin jarraituko lukete. Ez dut uste ultra-katoliko batek esango lukeenik:

  • Spotifyk ez du Aita Santuaren biosita babestu! baja emango naiz!

Marketing, 0!

Serafin Basauri
Serafin Basauri dio:
2011/04/11 12:56

Aupa Iturri. Egurra ultren babesleei! Nik ere entzuten dut musika Spotify-tik, baina doakoa.

Serafin

indezent
indezent dio:
2011/04/11 20:48

jajaja Nire blogean azken zuloa URL-a jartzeko da...

iturri
iturri dio:
2011/04/14 01:50

Aupa, Mikel.

Bai, hori zen nik aipatzen nuena: bati eginez gero, besteei ere egin behar.

mikel irañeta
mikel irañeta dio:
2011/04/12 21:28

Koherenteak izateko, babesle guztiei egin beharko genieke "boikota", ezta? http://www.madrid11.com/es/patrocinadores

indezent
indezent dio:
2011/04/12 12:18

Egunean 100 bat despiste izaten ditut beraz hoberena fakturak pilatzen joatea izango duzu. Tostadora edo turmix baterako ematen dizunean, ordainduko dizkizut ;)

iturri
iturri dio:
2011/04/11 23:39

Lasai, Indezent jauna. Nora bidaliko dizut faktura? ;-)

iturri
iturri dio:
2011/04/11 14:12

Eskerrik asko komentarioagatik, Serafin.

Zu ere Spotifyren atzaparretan eroria? Publizitate-tarteetan entzun beharko dituzu Madrilgo jardunaldi honi buruzko iragarkiak.

Ora pro nobis!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Zumaiako hitzaldiko argazkia eta albistea hemen. ... Xabier, 2023/05/21 10:29
Aspaldiko, Amatiño. Erabat ados. Iturri, 2022/11/11 19:12
Stat counter