Blogak
Menéndez Pidalen teoria
2011/06/19Interesgarria Eduardo Aznar antropologoaren “El euskera en La Rioja” (Pamiela, 2011) zabalkunde-liburua. Ez, ezer berriegirik dakarrelako, eta bai, hainbat hamarkadatan jasotako gaiak biltzen eta errazten asmatzeaz gainera honako helburu honi atxikitzen jakin duelako: euskara ez zen Errioxaratu Errekonkistak eragindako kolonizazioarekin batera, ezpabere erromatarren aurretik ere euskara izan bazen Ebro ibarretan. Baina, hala ere, horrelako zerbait aurreratu zuen Ramón Menéndez Pidalek... 1918 urtean.
Prentsari begirada
2011/06/17Azken egunotan albiste txiki baina interesgarriak agertu zaizkigu Eibarko prentsa "ofizialean". Hementxe batzuk. Errepaso azkarra.
Energia paradigmaz aldatzen ari denik ezin uka
2011/06/17Ez da zabalkunderik edo oihartzunik gehien izan duen albistea baina, aurreko astean, Repsolek, Espainiako petrolio-konpainiarik handienak, Eskoziako SeaEnergy enpresa erosi zuen 57 milioi euroren truke. Lantegi britainiar honen jarduera nagusia energia eolikoa da, haize-errotak alegia, baina itsasoan. Ze arraio egiten du petrolio-konpainia espainiarrak Erresuma Batuan energia berriztagarriak erosten? Antzerako galdera egin ahal izan genuen aurreko urrian ere.
Nola jo larrua euskal idazle gazte batekin
2011/06/16Testu honen bitartez, irakurle jakingurak ikasiko du euskal idazle gazte bat, liburu-formatuan ez ezik, gezur-haragitan ere ohera nola eraman, Angel Errok apailatu dituen han eta hemen ikusi, entzun, zuzenean bizi, irakurri eta oro har plagiatutako aholku baliotsuei jarraiki. Bejondeizuela.
Water boarding-a zer da?
2011/06/16Estatu Batuetako hiritar askok bezala, CIArentzat lan egindako John Radsan abokatuak uste du bi Zuzenbide mota daudela: estatubatuarrena eta gainontzekoena. Tortura ere kontzeptu erlatiboa da.
Miscellaneous say
2011/06/15080922 saio reziklaua. Zapatilla mareia, txekorran bidezidorra, Einsteiñen mihiña. Bertsiño jokua: Lessons in love (Level 42 / Raphael)
Katuaren umea katakumea
2011/06/15Everesterako lehen bi euskal espedizioen inguruan hazi eta hezi zen Juan Vallejo, eta ume-umetatik bizi izan zituen garai hartan Gasteizen pil-pilean zeuden mendi-zaletasuna eta lege zaharreko mendi-epopeia. Katuaren umea katakumea esan ohi da eta, kasu honetan behintzat, aitaren ezpal berekoa. Isila, apala eta adoretsua.
