Arantzazuren historiarik zaharrena
Aita Villasanteri jaramonik egingo badiogu, Aita Gaspar de Gamarra frantziskotarra (oñatiarra?) dugu egilea eta Garibairen (Compendio Historial. Anberes, 1571) ondotik Arantzazuz sekula idatzitako bigarren historia omen da. Bada gero zerbait.
Besteak beste, Ama Birjina estreinako ikusi zuen Errodrigo Balzategi “Ancho Chapel” artzainaren berri ematen du, Arantzazuko konbentuaren hastapenak jaso, sorgin-auzietan frantziskotarren misioak aipatu, Beotibarko gudua (milla urte igarota ura vere videan, Guipuzcoarroc sartu dira gasteluku echean, Nafarroquin bildu dira Beotibarren pelean) kontatu eta San Martin martiri gipuzkoarra beasaindarra zela frogatu.
Aita Gaspar Gamarrakoak zalantzan ere ez du jartzen 1597an Nagasakin gurutziltzatutako San Martin martiri gipuzkoarra, Loinaz nahiz Agirre izan, Beasainen jaio zenik, ez Bergaran. Izan ere, Aita Villasantek berak ezartzen duenez, polemika ez omen zen 1740 urte arte sortu.
“En Beasain en la cassa nativa de este inclito martir ay una capilla dedicada a la devocion de este santo, donde se vee su retrato en cruz con las insignias de su martirio; y el dia de su gloriosso transito (que es a cinco de febrero) acude mucha gente a visitar a su capilla, reciviendo de Dios singulares beneficios de sus meritos, particularmente los que padecen calenturas consiguen salud”