Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Umetako lehenengo oroitzapenak

2011/09/19

Ume txikiak dituzunean, munduaren beste ikuspegi bat daukazu eta hainbat galdera egiten dizkiozu zure buruari. Adibidez: nagusiak direnean, zer gogoratuko dute seme-alabek euren haurtzaroaz?

Umetako lehenengo oroitzapenak - Gehiago irakurri

Hendaia: nafar kateak eta munduaren amaia

2011/09/17

Nafarroako kateak, XVII. mendeko erlojua, balea-arrantzaren ikurra, “zazpiak bat”, euskara batuaren lehen oroitarria eta munduaren amaiera iragartzen duen gurutzea. Dena plaza berean. Zeinek eskain dezake gehiago?

Hendaia: nafar kateak eta munduaren amaia - Gehiago irakurri

Kanpolarrosak

2011/09/15

Bidesariak jarri behar ote diren ala ez berriro ere ezbaian, Etxegarate zein Bilboko saihesbide berria direla-eta… Eta “irteerak” kobratzen hasiko bagina, “barruan” denok doan ibil gintezen? Noiz arte jarraitu behar dugu honen kanpolarrosak izaten?

Kanpolarrosak - Gehiago irakurri

Aittitta Mirande

2011/09/15

Aste honetako Aittitta Raduga saiuan, Jon Mirande paristar euskaldunari buruzko saiua. Bere sasoian gitxirek ulertu zeben haren ideia abertzale sozialistak, baiña oin 'guaixa' da bera gogoratzia kultureta-jente artian. Gu korriente horretara gehittu gara saio honekin, nun bere bizimoduan zertzelada garrantzitsuenak zertzelatu doguzen, eta haren olerki musikatuekin osatu. Bertsiño jokuan be, Oskorri eta Maddi Oihenarten 'Igelak' alderatzen doguz.

Aittitta Mirande - Gehiago irakurri

Tweetake, Twitterren dituzun mezuak gordetzeko

2011/09/15

Twitterrek ez dizu ematen aukerarik zure edukia deskargatzeko. Tweetake.com webgunearen bidez, ordea, Twitterren argitaratuta dituzun mezu guztiak CSV batean gordetzeko aukera izango duzu.

Tweetake, Twitterren dituzun mezuak gordetzeko - Gehiago irakurri