Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Bidaxuneren argazkia

Bidaxuneren argazkia

Amatiño 2011/10/28 17:00
Noizbait, duela lauzpabost mende inguru edo, europar mendebaldearen ardatzetakoa izan zen Bidaxune. Bertan elkarrekin topo egin zuten hala Akitania, Aragoi eta Nafarroako agintariek; nola Ingalaterra, Frantzia eta Gaztelaren interesek; edota euskaraz, gaskoieraz, frantsesez zein gaztelaniaz mintzo zirenen ezpainek.

arai haien lekuko erdi zutunik dirau oraindik Bidaxunen, alferlanean, agaramontarren gazteluak, Nafarroaren alde eta Gaztelaren aurka borrokatu zirenen gotorlekua.

Gaztelua hilerritik

Agaramontarren gaztelua, juduen hilerritik ikusten denez

Gaztelupean darrai, oraindik ere, ezin bestean,  Pirinioetatik Aturri ibairaino malda geldoan behera patxada handiz astiro-astiro doan Biduze errekak. Eta hantxe, oraino, itsasbazterretik berrogeitaka kilometrora, ahateak eta moxalak nagusi diren lehorrean, nafar botereak eraiki zuen harrilanduzko portu miresgarria.

Sortalderantza

Ibar-portua eta, barren-barrenean, gazteluaren dorrea

Portuko harmailetatik gora, berriz, errepide gainean, juduen hilerria, XVI-XVII mendeetan barrena Iparraldean loratu zen aniztasun eta elkar errespetatu nahiaren gomutaz. Eta hiri-barnean, isilik misilik, Euskal Herrian geratzen diren hiruzpalau sinagogetakoa.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: