Nork ditu Axularren eskubideak?
Manybook.net delako webgune honetan milaka liburu aurkitu daitezke, guztiz doan jaitsi daitezkeenak. Irakurtzeko e-reader bat behar da, Amazon-en Kindle edo beste edozein.
Honezkero copyrightik ez duten liburuak dira. Edo zaharrak direlako --esate baterako Dickens, Tolstoi eta hainbat klasiko--, edo egileak musu-truk eskaintzea erabaki izan duelako.
Aukera-maukera hau 38 hizkuntzatan eskaintzen da, honako zerrenda honen arabera:
Afrikaans, Arapaho, Bulgarian, Catalan, Chinese, Czech, Danish, Dutch, English, Esperanto, Finnish, French, Frisian, Gaelic, Scottish, Galician, Gamilaraay, German, Hungarian, Icelandic, Interlingua, Irish. Italian, Latin, Maori, Middle English, Nahuatl, Norwegian, Polish, Portugues, Romanian, Sanskrit, Serbian, Spanish, Swedish, Tagalog, Welsh
Zenbait hizkuntza erabat ezagunak eta guztiz hedatuak dira, “nazioartekoak”, ingelesa, frantsesa edo alemaniera alegia. Beste hainbat euskararen egoeraren “pareko” edo, galesa, gaelera edo galiziera kasu. Baina badira, teoriaz behintzat, euskara baino egoera dezente zailagoan daudenak, arapaho eta nahuatl amerikar hizkuntzak, esaterako. Zer esanik ez gero gamilaraay australiarra, 1997an hiru lagunek besterik hitzegiten ez omen zuten hizkuntza.
Euskaraz, ordea, antza denez, ezta alerik ere. Inork ez al du bakarren bat eskainiko, zerrendan agertzeko baino ez bada ere? Axularren eta Detxepareren eskubideak Dickensenak edo Tolstoirenak baino garestiagoak al dira nazioarteko azokan?
Axular, Pedro Agerreren jaiotetxea, Urdazubin. Ezkerrean nik ezagutu bezala, 1972an. Eskuinean, egun, eraberritua
Hemen dituzu liburu mordoa, Amatiño: http://www.armiarma.com/liburu-e/, baita Axularren Gero ere.