Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / Cagar

Cagar

Markos Zapiain 2011/10/28 11:13

 

Atzo emaztea lagun batzuekin egon zen Bilbon. Autoa baliatu eta ni ere Bilbora joan nintzen, egun pasa egiteko asmoz. Ordea, arropa ez bide neraman txukun, bazen zerbait itsusia, narrasa. Arratek aholkatu edo agindu zidan ezagunik topatzeko arriskurik gabeko tokiren batean pasatzeko eguna. Halatan, Santanderra joan nintzen.

Heldu eta komunaren bila hasi nintzen, autobus geltokian bertan. Komunera bideratzen duten geziak ez nituen ondo ulertu eta noraezean ibili nintzen tarte batez. Lagun batek sakelakora deitu zidan. Hizketan ari ginela, isilpeko poliziakide bi inguratu zitzaizkidan, sekreta bi. Dokumentazioa eskatu zidaten, eta bizkar zorroa. Artean telefonoz ari, Amaiari esan nion beharbada euskaraz mintzo nintzelako geldiarazi nindutela. Eskegi, eta polizietako batek jakinarazi zidan euskaraz mintzatzeagatik ez nindutela geldiarazi, egundo ez dutela inor atxilotu euskaraz mintzatzeagatik. Alegia, ulertu zidan. Santanderreko sekreta batzuek euskaraz ulertzen dute. Esan zidan nire mugimenduak eta itxura egin zitzaizkiela susmagarriak: sandaliak, bizkar zorroa... Antzekoak izaten baitira emazteen eta polizien gustu estetikoak.

Isilpeko poliziakideetako batekin elkarrizketa horri eusten nion bitartean, besteak nire Nortasun Agiriari buruzko azterketa antzeko bat egin zidan: “Esan berehala zure NAN zenbakia. Esan azkar zure helbidea.” Proba gainditu nuen. Aurrerantzean, adeitsuki zuzendu zitzaizkidan. Usted comprenderá, caballero, hace unos años detuvimos aquí mismo a un etarra que iba con una mochilla...  Jakinarazi zidaten komunak non zeuden, zehazki.

Antzeko zerbait gertatuko ote zitzaion “Santander, cagar y volver” zuhur-hitza asmatu zuenari?


leire narbaiza
leire narbaiza dio:
2011/11/11 14:43

Aupa, Markos, aspaldiko! Zure azkeneko postak nabil irakortzen, atzeratuta nittuan eta. Asko gustau jataz! Nahiko neuke jakin ze itxura zeunkan Santanderko autobus estaziñuan! Zure fan handixa nozu! Segi holan! Laztan handi bat!!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.