Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Hodeien azpitik

2012/09/17

Igande arratseko familia-giroan eta lagunartean eskaini du bart Ruper Ordorikak kantaldia, Donostiako Larrotxene plazan, Intxaurrondo zaharrean. Giro samurra, hurbila, arteza. Euskal kantagintzak bizi dituen hodei guztien azpitik, ofizioa du oñatiarrak. Lanbide miresgarria gero euskal kantariarena, sare guztien azpitik eta teknologia guztien gainetik.

Hodeien azpitik - Gehiago irakurri

Txikittako gauzak

2012/09/16

Hantxe egon nintzan ni: bai Xenki eta Murgiri egindako zelatan, baitta Zaramagako bihargiñak akribillau zittuezenian be.

Txikittako gauzak - Gehiago irakurri

Gulliverren mundu alternatiboak

2012/09/15

Pasa den abuztuan ia oporrik gabe ibili naiz, besteak beste itzulpen potolo bat zuzendu behar nuelako: Jonathan Swift irlandarrak idatzitako "Gulliverren bidaiak", Literatura Unibertsala bildumaren hasieran Iñaki Mendigurenek bere ohiko txukuntasunaz itzulia, baina, 20 urte ez direla alferrik pasa erakusteko-edo, berriz argitaratzekotan orraztu-pasada bat behar zuena.

Gulliverren mundu alternatiboak - Gehiago irakurri

Ixteko hamaika arrazoi

2012/09/14

Nuclenor-ek Garoña ixtea erabaki baino hiru hilabete lehenago, Terra.org digitalak “Diez razones para cerrar Garoña” agiria jaso zuen sarean. Zenbait adituren iritzia omen zenez gero, ez dut nik hamar arrazoietarik bat bera ere ukatuko baina bai nabarmenduko, ordea, hamaikagarren bat izan dela azkenean Garoña itxiarazi duena.

Ixteko hamaika arrazoi - Gehiago irakurri