Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Parlen els ulls dokumentala ikusi berritan

Parlen els ulls dokumentala ikusi berritan

Mikel Iturria 2012/10/17 23:20
Gorka Espiauk Euskal Herriko gatazkarekin zerikusia duten sei pertsona hartu eta Chillida-Lekura eraman zituen bi egunez. Han hitz egindakoarekin 52 minutuko dokumentala egin du TV3 telebista kataluniarraren enkarguz.

Eta printzatu dira harkaitzak artikulua irakurri dut gaur goizean. Hor izan dut dokumental honen berri. Jokin Sagarzazuk Berrian sinatutako testuak zioen atzo eman zutela TV3 telebista katean eta gaur zela botatzekoa Aieteko Bakearen eta Giza Eskubideen Etxean, duela urtebete gune horretan egindako Konferentzia gogoratu asmoz, Lokarrik antolatutako ekitaldian.

Gauean, Zuzeun Peru Zaratek sinatutakoa ikusi dut. Tartean TV3ko nahieran zerbitzua erabiliz Parlen els ulls ikusteko lotura azaltzen zen. ETB2n igandeko hauteskundeei begira eginiko debatea ikusi beharrean, nahiago izan dut 52 minutuko saioa ikustea eta lerro hauek idaztea. Eta merezi izan du.

Binaka jarri ditu sei mahaikideak Gorka Espiauk. Lehenengoan Javier Asla ETAk hildako bi urteko haur baten osaba, Fabio Morenorena. Berarekin batera, Tamara Muruetagoiena, Guardia Zibilaren torturen ondorioz hildako Esteban Muruetagoiena medikuaren alaba.

Bigarren mahaian, Rosa Rodero, Joseba Goikoetxea ertzainburuaren alarguna, ETAk duela 18 urte hildakoa. Berarekin batera, Jon Landa, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen zuzendari ohia.

Hirugarren mahaian, Margarita Robles, Espainiako Botere Judizialeko kidea, epailea eta Felipe Gonzálezen gobernuan Barne Ministerioko goi kargua izandakoa. Aurrez aurre, Joxean Agirre, etakide ohia, erakundean 18 urterekin sartu eta kartzelan beste hainbeste egondakoa.

Gero bikote aldaketak gertatzen dira: Asla-Agirre, Robles-Landa eta Rodero-Muruetagoiena.

Zati ezberdinen lokailu, Jon Sarasuaren bertsoak. Pierre Hazan adituak ere hitz egiten du, baita manifestazio batean eta ekitaldi batean harrapatutako hainbat euskal herritarrek ere.

Gaiak: adiskidetzea, presoak, barkamena, etorkizuna...

Patxada handiz hitz egiten dute denek. Eta dokumentalaren tituluak adierazi nahi duen bezala, begiradek indar handia dute.

Badakit oraindik urrats asko eman behar direla, baina horrelako materialak behar-beharrezkoak dira.

Eskerrik asko TV3 kateari horrelako materiala izateko aukera emateagatik.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Zumaiako hitzaldiko argazkia eta albistea hemen. ... Xabier, 2023/05/21 10:29
Aspaldiko, Amatiño. Erabat ados. Iturri, 2022/11/11 19:12
Stat counter