Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Britainiarrek demokrazia idoro ote?

Britainiarrek demokrazia idoro ote?

Amatiño 2012/10/20 13:45
Alex Salmond eta David Cameron lehen ministroek sinatu berri duten ituna, Britainia Handiko Erresuma Batuaren pareko demokrazia zahar, sendo eta zindoan baino ezin dela gertatu entzun eta irakurri dugu azken egunotan.

Hemen, Espainian, Madrilgo gobernuak Konstituzioari datxezkon legearen indarra eta armadaren bermea ezartzekotan diharduen artean, Erresuma Batuak jakin omen du, eredugarri asko, eskoziarren nahiaz jabetzen eta haien aldarriari jaramoten.

Ez diot nik britainiarren demokrazia urtetsua zalantzan jartzeari ekingo baina, galdetu beharraren beharrez, Britainia Handiko Erresuma Batuaren demokrazia zahar, sendo eta zindo berberau al da 1969tik 2007 arte British Army-ren 300.000 soldadu (Operation Banner) Ipar Irlandara bidali zituena? Ez al ziren britainiar demokrata berberak izan, Belfast eta Derry tanketaz jantzi eta irlandarren erasoz 800 inguru gudari galdu zituztenak?

Honezkero kontua ez da 2007 arte indarrean iraun zuen “askatasun-gatazka” hartan nork izan ote zuen arrazoia eta nork ez. Baina, ariketa intelektual gisa baino ez bada ere… britianiarrak al dira geroztik horrenbeste aldatu direnak? Britainiar adintsuak ote, azken bolada honetan demokrazia idoro dutenak?

Segurutik, Edinburgon sinatu berri den itunaren meritu guztia ez da Londresena izango. Hala ere, Belfasten gertatu gatazkaren erru guztia Londresena izan al zen? Britainiarren jarreraz horrenbeste arduratu beharrean, ez al litzaiguke onuragarriagoa izango –euskaldunoi gehienbat-- eskoziarren eta irlandarren jarrera berdinezak aztertzea?

Londresek erakutsi du, antza, Eskoziako demokrazia onesteko gauza dela. Zergatik ez ote zuen Ipar Irlandakoa onetsi? Ez zen gero izango joko demokratikorik sumatzen ez zuelako, ezta? Ala bai?

British

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: