Blogak
Google: lagun zintzoa, gaiztotzen
2013/06/02Googlek, enpresa erraldoi bat izan arren, jator-fama izan du hasieratik: garaje batean bi lagunen artean sortutako enpresa, software librearen erabiltzaile eta laguntzailea, protokolo irekien bultzatzailea... Hala ere, azkenaldian hartutako neurri batzuekin, edozein multinazionalen diruzalekeriaz betetako jokaera erakutsi du, bere jatorrizko printzipioen aurkakoa, eta, poliki-poliki, irudi on hori galtzen ari da.
Bizkaia apal
2013/06/01Atzo goizaldeko ordu txikietan hil zen Kepa Uriarte, azken hiruzpalau hamarkadotan bizkaierak izan dituen irrati-gizon nabarmenetakoa. Euskaldun fededun, abertzale sutsu eta isil-misil, gaur arratsaldean agurtu dugu Bakioko San Pelaio baselizatxoan, Gibelortzaga auzoan.
Hirurogeiko hamarkadako neskaren kronika
2013/05/30Idoia Estornés Zubizarretak idatzi du idatzi, eta argitaratu, ia 600 orrialdeko kronika, “60ko hamarkadako neska baten kronika”, 1940an Chilen jaio zenetik 2005 urtean paperezko Auñamendi Entziklopedia sareratu artekoa. Sekulako dokumentua, harribitxi hutsa.
#m30greba orokorra Euskal Herrian
2013/05/30Gaur, maiatzak 30, greba orokorra dago deitua Euskal Herrian.
50 emanaldi ispiluaren aurrean
2013/05/28Ispilua antzezlana 50 aldiz eskaini dute Aldatzen Laguntzen konpainiako Saioa Royok eta Ion Martinez Txikik. Azkena, maiatzaren 23an DOKAn.
Komiki-gida atera du Arrasateko Udal Bibliotekak
2013/05/28Komiki-munduko 10 egile, aditu edo zaleren hamarna komiki kuttunenekin osatutako gida beren webgunetik deskargatu daiteke
Muskerra (Lacerta viridis) aurkitu genuenekoa
2013/05/28Atzo arratsaldean etxosteko zelaian musker eder galant bat aurkitu genuen.
