Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Muskerra (Lacerta viridis) aurkitu genuenekoa

Muskerra (Lacerta viridis) aurkitu genuenekoa

Asier Sarasua 2013/05/28 08:55
Atzo arratsaldean etxosteko zelaian musker eder galant bat aurkitu genuen.

Herrigunetik kanpo bizitzeak baditu ere bere alde onak, eta horien artean nagusia, naturarekin harreman handiagoa izan dezakegula, gehienbat udaberriko arratsalde eguzkitsuetan. Batean izango da txepetx kumea, hurrengoa satero familia osoa, beste batean zirauna zelai erdian... eta atzokoan muskerra izan zen.

Muskerra (Lacerta viridis), edo musker berdea, zehatzago esateko. Euskal Herrian aurkitu daitekeen muskerrik ugariena. Nire narrasti faboritoa, duda barik. Seme-alaba, lagun eta lehengusu guztientzat jai handia. Muskerra esku artean! Ez esan ederra ez denik!

Berdea nagusi, baina sabelalde hori eta buru urdinduna. Sendoa, bizkorra, ederra. Gorputza 12-14 cm luze; buztana ia bikoitza. Europa osoan bizi da. Orojalea, zomorro txikiak jaten ditu gehienbat. Negua lurpeko zuloetan edo zirrikituetan igarotzen dute; behin udaberritik aurrera zelai eta basoetara irteten dira. Emeak 10-15 arrautza erruten ditu udan, eta lurpean ezkutatzen (odolki azpian, zulotxo batean...).

Ugari samarra izan arren, ez da erraz-erraz ikusten (beldurtia da eta landare artean erraz mimetizatzen da). Atzokoan nahiko erraz harrapatu genuen, errazegi. Udaberri ospel honen ondorioz lokartu antzean zebilen gure laguna, gu guztiok bezalaxe.

Euskal Herrian beste musker espezie bi ere aurkitu daitezke (askoz urriagoak): gardatxoa (Lacerta lepida), batez ere Nafarroan, eta Schreiber muskerra (Lacerta schreiberi). Azken horrek musker berdearen antz handia dauka.

etiketak: fauna, natura
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

cc by sa 4.0 - ikonoa

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz

Azken erantzunak
Niri ez zaizkit gustatzen gauza erlijiosoak ;) ... Lechero_1, 2026/01/12 08:50
Ño! Ahaztuta, ziharo! ;) Tira, 15 urte bakarrik ... Asier Sarasua, 2026/01/11 15:56
Egin juagu berba honen gaiñian, neuri be asko ... Oier G, 2026/01/11 10:14
Bai, hitzaldi ederra! Gustora egon giñan, eta ... Asier Sarasua, 2026/01/05 11:22
Bai, que viva Jalisco! Eta Javi Martín be bai! ... Jose Antonio Azpilicueta Albizu, 2026/01/04 11:11
Aupa Azpilikueta! Orduan, 1955 inguru izan bihar, ... Asier Sarasua, 2026/01/01 19:44
"Tupixa, Petit Tupinamba" (1950 inguru?). Argazki ... Jose Antonio Azpilicueta Albizu, 2025/12/31 18:16
Lan ederra egin dabe, bai! Asier Sarasua, 2025/11/18 08:38
Bene-benetan... Zorionak! Amatiño, 2025/11/17 15:11
Zorionak. Benetan inbidiagarria. Honako hau, ... Amatiño, 2025/09/08 12:33