Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Hirurogeiko hamarkadako neskaren kronika

Hirurogeiko hamarkadako neskaren kronika

Amatiño 2013/05/30 23:55
Idoia Estornés Zubizarretak idatzi du idatzi, eta argitaratu, ia 600 orrialdeko kronika, “60ko hamarkadako neska baten kronika”, 1940an Chilen jaio zenetik 2005 urtean paperezko Auñamendi Entziklopedia sareratu artekoa. Sekulako dokumentua, harribitxi hutsa.
Hirurogeiko hamarkadako neskaren kronika

Liburu-azala

Donostia bezalaxe, Idoia Estornesik bat bakarra baino ez da munduan: atzerrian jaio eta errotik bertakotua, ezkertiarra eta Opus-en ikasia, alaba eta ama, emaztea eta maitalea, abertzalea eta estatutuzalea, alarde mistoaren aldekoa eta zezenketen kontrakoa, maratoi-korrikalaria eta loserra; pankartaz kaleratu arren ministroarekin biltzeko gauza dena eta hauteskunde-kanpaina berberean alderdi bati baino gehiagori laguntzeko gertu legokeena; ordurik gabeko langile estajanovista, sindikalista sinestuna eta irabaziak ong bati eskainiko dizkion enpresaria; iturri zehatzak maite dituen historialari zorrotza eta gertakariak nobelatzeko artista jariotsua; gairik gai dabilen matxinsaltoa baina sekula matazarik galduko ez duen harilketaria. "Estid es una mezcla inextricable de ruptura con la tradición y fidelidad a sus raíces, de cronista reactiva y animal finito, apegado a su espacio-tiempo. ¿Por qué elegir?"

Estid Zusanek ez dio beldurrik egiari, gardentasunari, demokraziari, iritzia emateari eta okerrekotzat jotzen dituenak salatu beharrari; ez sexuari eta  ez buruaren jabe izateari. Eta muzin, uko eta gorroto dio, berriz, gezurrari, iruzurrari, kopiatzeari, erdipurdikoari, inoren lanaz baliatzeari, jauntxokeriari, gizonkeriari, bortizkeriari eta borroka armatuari. "Respecto a lo que he escrito sobre el mundo abertzale, tal vez regale demasiado algún paladar carroñero, demasiado poco el de quien juzgue que las cosas han sido aún más duras".

Talaia bikoitz horretatik, berrogei urte luze jardun izan du Idoiak, euskal gizarteak bizi izan zituen pasarteak bilbatzen eta txirikordatzen: erbestea, diktadura, trantsizioa, demokrazia, erakundetzea, borroka armatuaren zorigaiztoko tragedia... "Cómo pudo pasarnos esto" (Erein, 2013).

Belaunaldi oso baten erreferentzia izateari nekez utziko dion liburua.

Idoia

Idoia Estornés, 1960ko hamarkadako "gure" neska

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: