Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / e-gorblog / Komiki-gida atera du Arrasateko Udal Bibliotekak

Komiki-gida atera du Arrasateko Udal Bibliotekak

e-gor 2013/05/28 18:05
Komiki-munduko 10 egile, aditu edo zaleren hamarna komiki kuttunenekin osatutako gida beren webgunetik deskargatu daiteke
Komiki-gida atera du Arrasateko Udal Bibliotekak

Irudia: Santiago Valenzuela

Arrasateko Udal Bibliotekak komiki-gida bat argitaratu du, Antonio Altarriba El arte de volar komiki ezagun eta sarituaren gidoigilearen koordinaziopean. Hamar komikigile, komiki-aditu edo komikizaletako bakoitzak bere 10 komiki gustukoenen zerrenda osatu du, kuttunenaren iruzkina gehituz. Hala, ehun komikiko zerrenda batek osatzen du gida, horietako hamarren komentarioekin.

Gida osatzen parte hartu duten komiki-munduko pertsona horiek Borja Crespo, J.M. Díaz de Guereñu, Mauro Entrialgo, Lola Lorente, Joaquín Reyes, Laura Pérez-Vernetti, Fernando Tarancón, Zaldieroa, Alfonso Zapico eta blog honen egile Igor Leturia dira.

Komiki-gida online dago deskargatzeko moduan, aprobetxatu beraz!

Horrelako dibulgazio lanak beti interesgarriak badira ere, nire ustez badago zer kritikatua ere, eta ez gutxi.

Batetik, gomendioak egiten ditugunen zerrendan Euskal Herrikoa edo euskalduna ez den jende asko dago, euskaraz egin den komikigintzaz ezer ez dakiena, eta alde horretatik euskarazko komikigintza nahiko baztertua gelditu dela iruditzen zait, hemen egindako gida baten presentzia handiagoa izan zezakeen... Gero euskaldunok ere ez dugu zertan euskarazko komikiak gomendatu, baliteke pertsonen aukeraketa bestelakoa izanda ere euskarako lan gutxi agertzea, baina euskalduna ez den jendea aukeratuz aukerarik ere ez zaio ematen.

Bestetik, gidaren beraren hizkuntza-tratamendua ez da batere egokia. Altarribaren sarrera bi hizkuntzatan dago, baina gero badirudi egile bakoitzak idatzitako hizkuntza errespetatu dutela, eta hala, 8 gomendio gaztelaniaz daude eta 2 euskaraz. Gutxienez %50aren kuota eman beharko zioketen euskarari, itzulita, edo dena elebitan egin.

Beno, gidarako aukeratu nituen nire 10 kuttunak eta lehenengoarentzat idatzitako testutxoa hemen eransten dizkizuet (gidarako dezente laburtu behar izan zen). Lehenengo postuko hori, jakina, Watchmen da, zein bestela?

1.- Watchmen, Alan Moore - Dave Gibbons

Beharbada Alan Moore britainiarra izango da dagoen komiki-gidoigilerik ezagunena. Maisulan ugariren gidoiak idatzi ditu, horietako askok zinemarako jauzia ere egin dutelarik (nahiz eta berak film horiez arnegatu duen; eskubideak argitaletxearenak direlako ezin du ekidin bere lanen filmak egitea, baina ez du onartzen bere izena filmetan agertzea eta berari dagokion dirua marrazkigileari ematen dio), eta superheroi ezagun askoren abenturarik onenetakoak sinatu ditu. From Hell, V de Vendetta, La Liga de los Hombres Extraordinarios, Lost Girls, Top 10, Batmanen La broma asesina, Supermanen ¿Qué le sucedió al hombre del mañana?, La cosa del pantano-ren sagarik goraipatuena... Baina bere lanetatik bat nabarmendu behar izatekotan, hori Watchmen litzateke.

Watchmen 12 ataletako grapadun comic book gisa argitaratu bazen ere 1986an, harrez gero nobela grafikoaren erakusgarri adierazgarrienetakotzat hartua da. Sari mordoa irabazia da (Kirby saria, Hugo saria, Eisner saria...); eta komikien mundutik aparte ere oso preziatua da, liburu onenen hainbat zerrendetan agertzen baita. Filma ere egin dute; txukuna da, baina ez da komikiaren mailara iristen.

Lehen begiratuan superheroien komiki bat badirudi ere, ezer ez urrunago errealitatetik. Superheroiek inspiratuta mozorro bat jantzi eta justizia banatzea euren esku hartzen duen jendea dagoen errealitate alternatibo batean kokatuta dago Watchmen. Horren zilegitasuna zalantzan jartzen du Moore-k, heroi ustezko horietako batzuk faxistak, indarkeriazaleak edo amoralak dira. Hala, Watchmen bera superheroien eta justizieroen inguruan hausnartzeko komikia da, superheroien komikiz mozorrotuta. “Quis custodiet ipsos custodet?” edo “Who watches the watchmen?” esaldia da istorioaren muina.

Baina hausnarrarazte hori era entretenigarrian egiten du, hiltzailea nor den asmatu behar den thriller baten bidez; izan ere, “heroi” ohi horietako baten hilketak abiarazten du istorioa, gero inplikazio handiagoak izango dituena, Gerra Hotzagatiko munduaren amaiera suposa lezakeen konplot batera baikaramatza. Pertsonaia, garai, azpiistorio eta, beraz, hari asko daude liburuan, ederki jositako oihal bat osatuz ezusteko amaiera bateraino. Gainera, gizartearen, filosofiaren, historiaren, zientziaren, kulturaren eta beste hainbat arloren erreferentzia ugari agertzen dira, Moore-ren jakinduria ia entziklopedikoaren erakusgarri.

Arlo grafikoan ere, Moore-k komikien munduan diren baliabide edo teknika guztiak erabiltzen ditu, esperimentatuz eta berriak ere asmatuz. Paralelismoak, maila ugaritako simetria (biñetan, orriaren konposizioan, kapitulu mailan, liburu mailan...), egituraren koplexutasuna... Eta superheroietan eta zientzia-fikzioan aritutako Dave Gibbons-en irudiak ederto doazkio kontakizunari. Lan borobila benetan.

2.- Thorgal, Jean Van Hamme - Grzegorz Rosinski

3.- Persepolis, Marjane Satrapi

4.- Corto Maltés, Hugo Pratt

5.- Las aventuras de Max Fridman, Vittorio Giardino

6.- Las Falanges del Orden Negro eta Partida de caza, Pierre Christin - Enki Bilal

7.- Pololoak, Patxi Gallego

8.- El Eternauta, Héctor G. Oesterheld - Francisco Solano López

9.- Maus, Art Spiegelman

10.- Blueberry, Jean Michel Charlier - Jean Giraud

  1. Watchmen

Alan Moore - Dave Gibbons


Beharbada Alan Moore britainiarra izango da dagoen komiki-gidoigilerik ezagunena. Maisulan ugariren gidoiak idatzi ditu, horietako askok zinemarako jauzia ere egin dutelarik (nahiz eta berak film horiez arnegatu duen; eskubideak argitaletxearenak direlako ezin du ekidin bere lanen filmak egitea, baina ez du onartzen bere izena filmetan agertzea eta berari dagokion dirua marrazkigileari ematen dio), eta superheroi ezagun askoren abenturarik onenetakoak sinatu ditu. From Hell, V de Vendetta, La Liga de los Hombres Extraordinarios, Lost Girls, Top 10, Batman-en La broma asesina, Superman-en ¿Qué le sucedió al hombre del mañana?, La cosa del pantano-ren sagarik goraipatuena... Baina bere lanetatik bat nabarmendu behar izatekotan, hori Watchmen litzateke.

Watchmen 12 ataletako grapadun comic book gisa argitaratu bazen ere 1986an, harrez gero nobela grafikoaren erakusgarri adierazgarrienetakotzat hartua da. Sari mordoa irabazia da (Kirby saria, Hugo saria, Eisner saria...); eta komikien mundutik aparte ere oso preziatua da, liburu onenen hainbat zerrendetan agertzen baita. Filma ere egin dute; txukuna da, baina ez da komikiaren mailara iristen.

Lehen begiratuan superheroien komiki bat badirudi ere, ezer ez urrunago errealitatetik. Superheroiek inspiratuta mozorro bat jantzi eta justizia banatzea euren esku hartzen duen jendea dagoen errealitate alternatibo batean kokatuta dago Watchmen. Horren zilegitasuna zalantzan jartzen du, heroi ustezko horietako batzuk faxistak, indarkeriazaleak edo amoralak dira. Hala, Watchmen bera superheroien eta justizieroen inguruan hausnartzeko komikia da, superheroien komikiz mozorrotuta. “Quis custodiet ipsos custodet?” edo “Who watches the watchmen?” esaldia da istorioaren muina.

Baina hausnarrarazte hori era entretenigarrian egiten du, hiltzailea nor den asmatu behar den thriller baten bidez; izan ere, “heroi” ohi horietako baten hilketak abiarazten du istorioa, gero inplikazio handiagoak izango dituena, Gerra Hotzagatiko munduaren amaiera suposa lezakeen konplot batera baikaramatza. Pertsonaia, garai, azpiistorio eta, beraz, hari asko daude liburuan, ederki jositako oihal bat osatuz ezusteko amaiera bateraino. Gainera, gizartearen, filosofiaren, historiaren, zientziaren, kulturaren eta beste hainbat arloren erreferentzia ugari agertzen dira, Moore-ren jakinduria ia entziklopedikoaren erakusgarri.

Arlo grafikoan ere, Moore-k komikien munduan diren baliabide edo teknika guztiak erabiltzen ditu, esperimentatuz eta berriak ere asmatuz. Paralelismoak, maila ugaritako simetria (biñetan, orriaren konposizioan, kapitulu mailan, liburu mailan...), egituraren koplexutasuna... Eta superheroietan eta zientzia-fikzioan aritutako Dave Gibbons-en irudiak ederto doazkio kontakizunari. Lan borobila benetan.


  1. Thorgal

Jean Van Hamme - Grzegorz Rosinski


  1. Persepolis

Marjane Satrapi


  1. Corto Maltés

Hugo Pratt


  1. Las aventuras de Max Fridman

Vittorio Giardino


  1. Las falanges del orden negro - Partida de caza

Pierre Christin - Enki Bilal


  1. Pololoak

Patxi Gallego


  1. El Eternauta

Héctor G. Oesterheld - Francisco Solano López


  1. Maus

Art Spiegelman


  1. Blueberry

Jean Michel Charlier - Jean Giraud

patxi lurra
patxi lurra dio:
2013/05/28 18:25
Aupa! Aurrekoan Arrasateko liburutegian egon nintzan eta gida ikusi neban. Zeure zerrendan dagozan 5 neure zerrendan egongo ziran be bai (Persepolis, Maus, Blueberry, Eternauta eta Pololoak). Bestela, Le Garage Hermetique, Lupus, Tintinen baten bat (Loto Urdina adibidez), Asterixen baten bat (Asterix Bretainian adibidez) eta Arrugas ipiniko nituzke zerrenda osatzeko. Txibediamo!
e-gor
e-gor dio:
2013/05/29 09:25
Patxi, zuk aipatzen dituzun beste 5 horiek ere nire zerrendan egon zitezkeen, batez ere azken hirurak (baina agian Tintinen komikietatik Tibeten-edo aukeratuko nuke eta Asterixenetatik Liskarra edo Korsikan). Ze benetan zaila egin zitzaidan aukeraketa, hasierako zerrenda 30 ingurukoa zen eta deskartea egitea benetan gogorra da, beste egunen batean agian beste batzuk aterako zitzaizkidan...
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
e-gorblog

Egunez, Igor Leturia Azkarate pertsona arrunta da. Errenterian bizi den arrasatearra, 8etatik 17etara Elhuyarren lan egiten du eta arratsaldeak neskalagunarekin eta bere bi umeekin pasatzen ditu.

Baina gaua iritsi eta umeak lotara joaten direnean, e-gor bihurtzen da, interneteko bere alter-egoa, ziberespazioko informatikaririk komikizaleena eta komikizalerik informatikariena! Bere superbotereekin (interneteko kable-konexioa, bloglines, informatika aldizkariak, gadget-ak, komiki-bilduma, Errenteriko liburutegiko komikien atala eta batez ere bere jakinmin aseezina) eta bere superlaguntzaileak ondoan dituela (Patxi Lurra, DabilenHarria...), euskaldunon teknofobiaren eta komikiei buruzko aurreiritzien aurka burrukatzen du etengabe! Hemen duzu bere bloga: e-gorblog!

Bai, hor goiko aurkezpena superheroi batena da (ezin aproposagoa honelako blog batentzat, ezta?). Superheroia banintz zein izango nintzatekeen jakiteko the Superhero Personality Test egin nuen eta hona emaitzak:

You are Spider-Man
You are intelligent, witty, a bit geeky and have great power and responsibility.

Spider-Man
80%
Superman
70%
Green Lantern
65%
Robin
65%
The Flash
60%
Supergirl
55%
Hulk
55%
Iron Man
45%
Wonder Woman
35%
Catwoman
25%
Batman
0%
Lizentzia

Creative Commons-en baimena
Blog honetako edukia, Igor Leturiak eta beste kolaboratzaile batzuek egiten dutena, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported baimen baten mende dago (irudiak salbu).

Artxiboa
2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024
Artikulu aipagarriak

MythTV sorta
2004/11

"Pololoak" sorta
2004/11-12 - 2006/10-12 - 2007/02-03

Monoblogoa
2005/01/11

"Persepolis", xalotasunaren sakontasuna
2005/01/25

Elgetako Blogs&Beers 2005: nire inpresioa eta moblogging kontuak
2005/04/18

Firefox eta bere plugin zoragarriak
2005/05/11

"El País"-en komiki bilduma
2005/05/15

Euskarazko bi blog berri (bai, beste bi, baina hauek bereziak dira!)
2005/05/25

"Watchmen" sorta
2005/09-11 - 2006/10 - 2007/10 - 2008/07

"La cárcel de papel"-eko "Mis tebeos favoritos" saila I: 1etik 20ra
2005/11/08

"Goienkaria"-n agertu naiz
2005/12/08

Komikiak eta euskal rock-a
2005/12/14

Ruben Arozena "Ruben" komikigilea hil da
2006/01/02

Zope-rako DTML Calendar Tag produktua, euskaraz
2006/02/01

"Joyas Literarias Juveniles" bilduma, osorik eMule-n
2006/08/05

Argazkigintza eta DRM-a
2006/10/09

Paul Auster eta Euskararen Herria
2006/10/29

Angoulême sorta
2007/01-02

Gaur duela 25 urte nire bizitza aldatu zen
2007/04/23

Hergé-ren defentsan
2007/05/22

Ubuntu-ren bertsio berria, hobekuntza askorekin
2007/07/02

OLPC sorta
2007/12 - 2008/01

Guillermo Zubiaga, Marvel-eko komikilari euskalduna
2008/02/05

Asus EEE PC, ordenagailu txiki eta merkeen hurrengo sorta
2008/03/11

Agur, Ipurbeltz, agur... :-(
2008/08/04

"Café Budapest", gizatasuna eta bizikidetzaren aldeko aldarria
2008/08/25

"Arturo Erregea" serie mitikoa, Euskal Encodings-en! (beste askorekin batera)
2008/09/17

"Gazteak", beste serie mitiko bat euskaraz eskuragai!
2008/10/14

Pottokiek 50 urte!
2008/10/22

Europan ere OLPC-ren XO ordenagailuak erosteko aukera!
2008/11/12

Microsoft-en web zerbitzuetako gehienak, euskaraz!
2008/12/04

"Heroes"-en 2. denboraldia: ETB kirtenkeria errepikatzera, eta Euskal Encodings konpontzera
2009/01/23

I. Euskal OLPC Party-a, apirilaren 23an Donostiako Doka kafe antzokian
2009/04/16

Elkarrizketa egin didate 7K-n
2009/06/03

Azpiriren Spectrum-entzako jokoen azalak liburu batean
2009/10/06

Asterix, heroi garaitua
2009/10/29

"Ihes ederra", euskarazko komikigintzaren heldutasunaren konfirmazioa
2009/11/13

Pololoak 3: The making of
2009/11/22

5 urte 5!
2009/12/15

Nobela grafikoa, komikien prestigiorako ala mespretxurako?
2009/12/20

"Pololoak 3 - Atxeritoko balada", trilogiaren amaiera borobila
2010/01/13

Sinclair ZX Spectrum bat oparitu didate!
2010/01/19

Zergatik ez dudan liburu elektronikorik erosiko (gauzak aldatzen ez diren artean)
2010/01/27

Errealitate areagotua: munduaren pertzepzioa aberasten
2010/02/09

e-gorblog, "Nick dut nik" telebista saioan
2010/05/20

Sarearen neutraltasunari erasoak: Interneten izaera arriskuan
2010/06/02

"Avatar, azken aire maisua" osoa eta "Heroiak"-en lehen bi denboraldiak, Euskal Encodings-en
2010/07/22

Sistema eragileen guda berria
2010/12/14

Anubis 3.0 albumarentzat 3D animazio ederra
2010/12/27

Telebistaren benetako iraultza hemen da, eta ez da LTDa
2011/01/10

"Asterix galiarra" eta "Urrezko igitaia" berrargitaratu ditu Salvatek
2011/01/13

Euskarazko komikigintza digitalizazioaren aurrean
2011/01/27

"Ihes ederra"ren gaztelaniazko eta katalanezko bertsioak eta "Alokairuan", kalean
2011/02/20

Star Wars jatorrizko trilogia, euskaraz
2011/03/21

Sare sozialetan preso
2011/04/06

Zer dudan Steve Jobsen, edo Appleren, aurka
2011/10/14

Gaur 100 urte Adèle Blanc-Sec-en abenturak hasi zirela
2011/11/04

Euskarazko 8 komiki berri
2011/12/02

Social networks killed the RSS star?
2012/06/10