Blogak
Salsa Mil Putas
2013/03/31Saltsa exotiko honek (beste izenez “sauce incinérelangues”) mexikar "manito" pikantezalienari be belaunak dardarka jarriko leuskixo.
Anton de Madariaga hil da, bizkaitar enpresari peto-petoa
2013/03/29Anton de Madariaga atzo hil zen, Plentzian, 92 urte zituela. Ondoezik oheratu eta ez zen biharamunean iratzarri. Iratxe alabak esan didanez, “trankil asko joan da, konturatu barik”. Anton de Madariaga XX. mendearen bigarren erdialdeko bizkaitar enpresaririk petoenetakoa izan zen. Hiruzpalau alditan baino ez nintzen berarekin egon, baina beti hartu ninduen, gozo eta lagunkoi. Goian bego.
Merkatu itxiak eta merkatu irekiak
2013/03/27Zein ekonomia-estrategiak defenditzen ditu hobeto bere hiritarren interesak, Israelenak ala Kubarenak? Azken mende erdi honetan Israelek indarrean jarri du ekonomiarik irekienetakoa eta Kubak, ostera, itxienetakoa. Segurutik bat bera ere ez da eredugarriena baina, aukeran, zein litzateke aproposagoa?
Serial peacemakers
2013/03/26EEBB-etako azken sarraskittik hasitta, Pakian Aldeko Erromesaldi baterako saltua Koldo Aldai izeneko tipo mehar baten bidez.
Debako armarriaren egokieza
2013/03/25Jakinekoa da 1979an Gipuzkoak bere armarria aldatu zuena, 1513tik zeramatzan kanoiak kendu ostean, Belateko guduan nafarrei ostutako hamabi kanoiok, besteak beste. Fidelissima Bardulia Numquam Superata… giputzen inperialismoa ote?
Emakumeak eta dantza Iruritan
2013/03/25Bihar Baztanen, Iruritan izango naiz "Emakumeak euskal dantzetan" hitzaldia eskaintzen. Azken urteotan eztabaida eta liskarrak nagusitzen ari dira Baztanen mutil-dantzen inguruan.
Minbizia, gezurrak eta hoaxak
2013/03/25Senide batek minbiziaren aurkako tratamenduetan izugarrizko aldaketak gertatzen ari direla dioen email bat birbidali dit. Hopkins ospitale entzutetsua kimioen ordez elikadura egokiarekin (zukrea, esnea eta haragia kendu adibidez) hasi dela aurre egiten minbiziari. Sarean bilaketa azkar bat eta gezurra agerian. Beste hoax bat.
