Aittan kuadruak - I
Gehixago egongo dira, jakiña (beste senideren bat, batzu saldu be egin ziran...); nik, ostera, hónek baiño ezin izan dittudaz harrapau, eta etorkizunian gehixago agertuko balitzaz, erreferentzixia eskertuko neuke. Oiñ arte lokalizautakuak hamen dagoz: amama Isabelenian (Dato kalian), Antiguako Aman, Emmanian, Porotanian (Mar del Plata), tia Maitenian, tio Inazionian, Untzagan, eta geurian. Irudixak ez dira oso resoluziño onekuak; artian nekan kamariak ez zekan aukerarik. Mezu txorta honetan, bildumia erakutsiko dot pizkaka, iruzkin batzukin lagunduta.
Argazkiak.org | Gerrikabeitia kalia © cc-by-sa: txikillana
Kuadro hau 1985 ingurukua izango da. Lekeittioko elizia agertzen da bertan, Gerrikabeitia kaletik. Neri neuri etxata asko gustatzen, kolore hillegixak dakaz nere gusturako. Baiña exitua... demasa! Jentiari asko gustatzen jako. Aittari bebai, etara kontuak: oker ez banago, erakusketetako kartel legez be erabilli izan genduan...
Argazkiak.org | Mendixa © cc-by-sa: txikillana
Argazkiak.org | Ibaixa 2 © cc-by-sa: txikillana
Hónek bixok be epoka beretsukuak izango dira. Enkarguz egindakuak dira, pinttore bati gustatzen etxakon modu baten. Amak esan zetsan: egik pareta horretarako kuadro bi, halako tamañokuak eta halako koloriekin. Si, mi comandante! Eta hónek bixok egin zittuan. Asmautakuak dira, hau da, eredu barik pinttauta (normalian argazki bat egin eta hori erabiltzen zeban eredu lez).
Esango neuke bizitzan kuadro gehixen 80ko hamarkada horretan egin zittuala.Tallarra kili-kolo zebixan, eta badirudi gure Armandok pintturakin egitten zetsala iges eguneroko larrialdixei. Nik behintzat beti jardunian gogoratzen dot, bere kaballetia (nik oin kontsultan dakatena) eta oleo-paleta zikiñakin (gordeta dakaguna). Eta enmarkau... nik neuk! (bestela diru larregi juaten jakun horretan).