Aittan kuadruak – II
Argazkiak.org | Konpañia © cc-by-sa: txikillana
Hamen Konpañiako elizia, “Pulmonia Kaletiko” ikuspegixan. 80 hamarkada erdi partekua. Niko, Tomax eta hiruroi asko gustatzen jaku elizihau, askotan sartzen gara denporapasara. Giro trankilla, freskua udan, epela neguan... bibraziño onak dittu, biharbada “desaktibauta” dagolako (honek zer esan gura dau ¿bertan egindako errezuak ez dirala zerura allegatzen?).
Argazkiak.org | Kamiñua © cc-by-sa: txikillana
Beste hau, seguraski, Axpe-Martzana partia da. Ez dakitt seguru, baiña Axpeko beste baten (Argentinakuan) tamaño eta marko bardintsua dakalako diñot hori, eta pintturia be estilo beretsukua...
Argazkiak.org | Leintz-Gatzaga 2 © cc-by-sa: txikillana
Eta hau Leintz-Gatzaga. Hau 1989 partekua izango da, ondo gogoratzen dot-eta han egindako egun pasia, erretratuak etaratzen-eta... Honek be exito haundixa izan zeban, jentiari asko gustau jakon; eta, Gerrikabeitiakuan kontrara, neri bebai.
Argazkiak.org | Bodegoia 3 © cc-by-sa: txikillana
Kuadro hau beti ezagutu neban Mekolako etxian, beraz berandu moduan 60 hamarkadakua da; baiña 40-50kua bebai izan leike... Goguan dakat, umetan, kipulia dagon lekuan txittia ikusten nebala nik (pegorako ateko gelan egoten zan, erdi-illunian... eta ondiok Culineitor bihurtu barik nenguan...).