Bizimodu automatikuan xarma
Bizimodu grisen erretratuak lilluragarrixak dittuk, kontizu, bere biktimondako. ¡Zenbat literatura dagon “bizimodu automatikuan”, gero! (askotan pentsatzen juat nik hori, nahiz eta idazteko astirik hartu ez). Mauricio odolik bako protagonistian inguruan biltzen dan jente normalak kontakizun ederra osatzen jok, nahiz eta gertakaririk kontau ez. Ezin dot esan ezer ikasi dotenik: liburu hau laster ahaztuko juat, seguraski. Halan be, irakortzen egon naizen artian, benetako jentian bizimoduan briztadak somatzia politta izan dok (gurasuen etxiak; lantoki mirandearrak; azaleko eta ez hain azaleko harreman sozialak...).