Blogak
"Zuek gerritxik bera eztai bañe gerritxik gora bardiñak zaze"
2013/10/15Marabilli: Bide Ertzean. Donostia: MobyDick + Lou Topet
Informazio-bilketa sekula ez da inuzentea
2013/10/15Bistan da inuzente samarra naizena. Nik ez dut sekula uste izan euskal paperak Salamancako artxiboetan gorde izana jakineko ideologia-estrategiaren bati zerionik. Uste nuen “jagote” kontua baino ez zela; ez, ordea, egitarau politiko nabarmenaren ondorio.
Euskarazko bi komiki berri
2013/10/14Harkaitz Cano eta Iñaki G. Holgadoren "Zebra efektua" (bihar aurkeztuko da Donostiako Gasca bildumaren egoitzan) eta Yann Dégruel-en "Saba eta landare magikoa"
Petrarcaren mendia
2013/10/13Petrarca oinez igo zen Ventoux mendi gainera 1336an. Hona zergatik zenbaitek alpinismoaren aitzindaritzat jotzen duen Arezzoko poeta. Hala ere, geroztik ez dira izan mendigoizaleak tontor 'haizetsua' munduan barrena ezagutarazi dutenak, txirrindulariak baizik. Ventoux gailurra txirrinduzaleen igoerarik mitikoenetakoa da.
Sare sozialen erabilerari buruzko erretratu bat
2013/10/13Antxon Benitok famili bazkari bat aprobetxatuz ateratako ondorio interesgarri batzuk irakurri ditut 1001 Medios webgunean.
Gallastegui eta EGA Master, Gabonak aurretik
2013/10/09Eibarko Udalak abenduaren 20n kaleratuko du Miguel Gallastegui pilotariari buruz nik neuk egindako liburua. Astebete lehenago, berriz, Deusto Business School-ek "EGA Master kasuaren metodoa" saiakera aurkeztuko du, Iñaki Garmendia eibartarrak 1990an sortutako enpresaren garapenaz. Honela iragarri du, behintzat, Ego Ibarrak udal webgunean.
Komiki-solasaldiak Donostian, Intxaurrondoko Kultur Etxean
2013/10/07Bost komiki ezagun aztertuko dituzte gaztelaniaz, eta lau komikigilerekin solasaldiak egingo dira euskaraz
