Blogak
Irakurri beharrean, entzun
2015/02/04Gizakien arteko komunikazio modu zaharrena eta ohikoena hizketa bidezkoa den arren (komunikazio idatzia erlatiboki oso berria da), ordenagailuekiko elkarrekintza, tradizioz, idatzizkoa edo bisuala izan da eta ez ahozkoa: ordenagailuari inputa eskuen bidez eman izan diogu (teklatua, sagua…) eta emaitza bistaren bidez jaso (pantaila, inprimagailua…). Izan ere, ordenagailuek automatikoki tratatu dezaketen informazioa idatzizkoa izan da, ez hizketa. Azkenaldi honetan, baina, makinekiko ahots bidezko komunikazioa gero eta gehiago ari da hedatzen, eta hizketa automatikoki gero eta hobeto tratatzeko gai dira. Hori guztia ahots teknologiei esker gertatzen da. Hemen ere ari gara horretan lanean, eta Elhuyar aldizkaria, Zientzia.net eta EITB.eus, irakurri beharrean, entzun egin daitezke orain.
Gerra Zibilari buruzko interpretazio zentroaren inaugurazioan Arraten
2015/02/02Larunbatean Arraten izan nintzen, Eibarko Udalak prestatu duen Gerra Zibila Eibarren interpretazio zentroaren inaugurazio ekitaldian. Bezperako eta gaueko euriteen ondorioz goizean lur zati bat erori zen Arrateko errepidean, eta moztuta geratu zen bide nagusia, ekitaldira jendez beteta zetorren autobusa etorri ezinda utziz. Bertan elkartu ginenak Azitaingo bidetik igotakoak ginen beraz.
Emakumeak ez dira buzo urdinaren zale
2015/02/01Somorrostro haranaldeko hogeita hamahiru gaztek jaso berri dituzte Petrononorrek eta Repsol Fundazioak elkarrekin urtero eskaini ohi dituzten Lanbide Heziketarako bekak. Herriz herri, 18 abantoarrak, 13 muskiztarrak eta 2 Zierbenakoak. Den-denak, mutilak. Neskarik, ezta bat bera ere. Emakumeek ez dute, nonbait, buzo urdinik gustuko.
Musu emateaz
2015/01/30Euskadi irratiko Faktoria saioan 2015eko urtarrilaren 30ean egindako kolaborazioa
Torrebruno
2015/01/30Zalantza barik, gaur egunian halako pertsonaje argitsu eta alaixak ikustian, alde siniestro ezkutua etortzen jaku gogora. Stephen King kabroiak paillazuei bildurra masiboki hedatu zebanetik, zama hau umien pertsonaje guztiak karriatzen dabelakuan nago.
