Blogak
14 kilometro
2018/08/12Guretzat 14 kilometro gutxi da. Baina batzuetan hilabeteak, urteak, bizitza bat igaro behar da 14 kilometro horiek korritzeko. Pobreziak harrapatu bazaitu, adibidez.
Buetraitz, izenaren jabe
2018/08/05Heldu nintzen heldu, estreinako, Buetraitz gainera, baina ez, ordea, tontorreraino. Ez nintzen ausartu. Ez zitzaidan iruditu azken amildegi-inguruko pasabidea aitona zaharrak bakarrik egiteko modukoa zenik. Are gutxiago, barrenean, mendigoizalea noiz eroriko zain ziruditen saiak ikusi ostean.
Daturik onenetakoak
2018/07/31Langabeziaren azken datua (%10,1), Euskal Autonomia Erkidegoan, ez da sekulako daturik onena, baina, azken 38 urteotan, 8 bider baino ez dugu hoberik ezagutu. 1981tik hona, oraingoan baino datu txarragorik izan dugu 30 urtean EAEn, eta hor nonbait, 28-29 alditan, Nafarroan eta Espainian.
Ansaberen ere, eguzkia hobe
2018/07/24Ansabere ingurua leku aparta da, apartarik bada. Lescun haran sakoneko naba, barren-barreneko “orratzak”, izen bereko ibona, goitik beherako errekatxoa, malda erdiko borda, bertako artzainaren gazta gozoa… Bada toki ederrik Pirinioetan eta Ansabere da, segurutik, eder horietako bat. Baina, hori bai, eguraldi ona komeni.
Kaletik museora
2018/07/22Atzo San Telmo Gaua-n izan nintzen. Black is Beltza artefaktua izan zen ardatza.
