Blogak
Putzu Beltzeraino joan eta ubide gainetik itzuli
2020/08/25Putzu Beltza leku polita da. Nabarmen polita. Hala ere, ez dakit ba inguruko basoa ez ote den putzua bera baino xarmangarriagoa. Hain zuzen ere, buelta ubidetik egin nuen. Ez pasatzeko langa apropos jarria dago, ez da umeekin abiatzeko lekua eta, behar bada, ezta bakarrik ibiltzekoa ere. Hala ere, merezi du.
El Salvador, lehen kontaktua
2020/08/24IBARGUREN, Leire, 2016. Laura esaten zioten. Miren Odriozolaren borrokak. Txalaparta, Tafalla.
Lizardiren elefanteak
2020/08/23«Lizardiren baratza» irratsaioan Imanol Epelde. «Cuando los elefantes sueñan con la música» programan Caetano Veloso.
Beethovenen “zazpigarrena"... herri-musika
2020/08/22Zazpigarren Sinfonia ez da jadanik Beethovenen konposizio klasiko soila, entzuleria handien herri-musika ere baizik, Urelepeko artzainarena honezkero Xabier Leterena baino zerbait gehiago den bezalaxe.
Bizkaia eta Gipuzkoa arteko mendilerroan zehar
2020/08/19Elgoibar eta Markina bitartean, Gipuzkoa eta Bizkaiaren arteko muga-seinale bien artean bertan, Urkaregi gainetik iparraldera ateratzen den pista hartu eta, hogeitaka kilometro haratago, txirrindularia heldu ahal izango da, aukeran, Ondarroara, Mutrikura edo Debara. Ez du galbiderik, joan eta joan, itsasoa ikusi arte. Nik estreinako ezagutu nuenean dena estrata zen arren, orain, zati handi bat autoz ibiltzeko besteko baserri-bidea da, Markina, Mutriku eta Debaraino.
