Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Rambal, transformista bat Xixongo imajinarioan

Rambal, transformista bat Xixongo imajinarioan

Mikel Iturria 2021/03/19 21:00
Alberto Alonso Blanco (Xixon, 1928ko maiatzaren 29a - Cimadevilla, 1976ko apirilaren 19a). «Rambal» gisa ezagunagoa, etxean hil zuten transformista bat izan zen.

Rambal, un transformista en el imaginario gijonés, este apunte en castellano.

Goiko deskribapena gaztelaniazko Wikipediatik hartu eta egokitu dut.

2020ko irailean entzun nuen goiz batez Espainiako Radio 3 irratian Rambalen istorioa. Ez nuen ezagutzen.

Duela gutxi pasadizo harekin gogoratu naiz Rodrigo Cuevasen Rambalín kanta entzun dudanean.

Manual de Cortejo izeneko albumean plazaratu zuen 2019ko abenduan Cuevasek Raül Refree-k ekoitzitako diskoan. Abestian Coro Minero de Turón-ek hartzen du parte, baita La Tarabica izeneko pertsona batek ere. Azken honen kasuan kontakizun bat da, AFOHSA-tik hartua; hots, Asturiaseko Historia Sozialerako Ahots Iturrien Artxibotik.

Esan bezala, Alberto Alonso Blanco (Rambal) izeneko profila dago Wikipedian, gaztelaniaz zein asturieraz. Lehena bigarrena baino osatuago dago une honetan bertan.

1928ko maiatzaren 29an jaio zen Xixonen eta bere bizitza Cimavilla auzoari lotuta pasa zuen. Arrantzale giroko auzoa, baina baita prostituzio eremu ere, goizetan auzoko emakumeak laguntzen zituen eta gauez transformista gisa aritzen zen. Homosexuala izaki, aktibista gisa ere ezaguna zela diote.

1976ko apirilaren 19an hil zuten, 47 urte zituela, malamaneran, etxean bertan. Hura hil ondoren, su eman zioten etxebizitzari. Suhiltzaileek botatako urak zein poliziaren garai hartako metodo eta tresna eskasek krimena argitu gabe utzi zuten. Egun berdin jarraitzen du.

Xixongo imajinarioan oso presente dago oraindik ere. Wikipediako orriari errepaso bat ematea besterik ez dago:

  • 2019an bertan, José Fernández Riveiro zinemagileak Si yo hablara dokumentala egin zuen. 20 minutu irauten ditu eta Filminen dago ikusgai (Rambal izenarekin topatuko duzue).
  • 2020an, hilketaren urteurrenean, Rodrigo Cuevasek Rambalín en cuarentena jarri zuen sarean. Mapi Quintana, Rubén Bada, Tino Cuesta eta Juanjo Díaz musikariekin batera grabatu zuen, bakoitza bere etxetik (itxialdi beteko garaia zen).
  • Bertsio hau entzun aurretik, esan dezadan 2020an zehar Asturiasko kultur munduko hainbat izen esanguratsuk eskatu zutela Xixongo La Tabacalera guneari Rambal izena jartzea. 2023an da zabaltzekoa.

Eta honaino Rambal gogoratzeko idatzi nahi nuena. Gugan bego!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Mila esker, Amatiño. Pasa den mendeko 80ko ... Mikel Iturria, 2024/12/18 22:16
Kontrakorik pentsatzea populismo hutsa da. “Hobe ... Amatiño, 2024/12/15 15:09
Mila esker, Beñat. Gaur goizean saiatuko naiz ... Mikel Iturria, 2024/11/29 00:24
Iturri jauna, laburpen ederra. Asko poztu nintzen ... Beñat Irasuegi Ibarra, 2024/11/28 23:14
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Stat counter