Blogak
Kortaren omenetan, nondik jaten dugun jakin
2020/08/07Abertzaletasunaren aldetik orain arte baino garrantzi gehiago eman beharko diogu ekonomiari. Alegia, Herri honen biziraupena segurtatzen ahaleginduko bagara, behingoz jabetu beharko dugu zein garrantzitsua den Herriaren etorkizunerako enpresak edukitzea, euren kapitalarekin eta bertako egituratze-sistemekin. Nondik jaten dugun galderari erantzun konpartitu bat emateko gauza izan beharko dugu. Joxe Mari Korta zenari egin diezaiokegun omenaldirik handienetakoa.
Izas haraneko ur-jauzi beltza
2020/08/03Neska-mutiko gaztetxoekin joateko moduko lekua da, Canfranc-etik abiatuta, Izas haraneko ur-jauzia. “Cascada las Negras” deritzo, eta zortzi kilometroko joan-etorria baino ez da, 400 metroko gorakadaz, hiru ordutan egin daitekeena. Bainua hartu nahi izanez gero, ordu erdi gehiago. Bidean, kastoreak eta urtxintxak ikusi ahal izan ditugu. Eta eguzki-loreak, mordoka.
Joan Mari Torrealdai eta euskal liburutegiak.
2020/08/03Euskaltzain oso 2007 urtean izendatu zuten. “Bibliografiatik bibliotekara, esperantzari leihoa" sarrera hitzaldia irakurri zuen. Liburuzainok bihotzean daramagu esandako hitzak.
Joan Mari Torrealdairen trikimailu bat
2020/08/02Nola atera frankismo betean Herbert Marcuseri buruzko Jakin berezi bat
Anormalak beti
2020/08/02Postigo, Jauregi, Torrealdai... Beste garai bateko lekuko eta protagonista.
Joan Mari Torrealdai, komunikazioaz gehien arduratutako jakintsua
2020/08/01Joan Mari Torrealdai hil da bart. Euskarak eta euskal sustapenak azkenengo berrogeita hamar urteotan izan duen erreferentziarik nabarmenenetakoa. Bai, gutxienez, 1975an. Durangoko Liburu Azokak “Kirikiño” euskal kazetari onenari saria eman zionetik eta, bi urte geroago, “EUSKAL IDAZLEAK GAUR. Historia social de la lengua y literatura vascas” azterketa soziologikoa argitaratu zuenetik.
BIDAIAK 97
2020/07/31TXEKIA. BAINU-ETXE LURRALDEA. Karlovy Vary, Tepla: monasterioa, Marianske Laznè:Marienbad, Lazné Kynzvart, Cheb, Frantiskovy Lazné, Loket, Ostrov, Jachimov, Kadan, Plzen, Domazlize, Horsovsky Tyn, Klenzi pod Cerchoven, Klatory, Svihov.
Lurrikara-giroan, estatistika... bare
2020/07/30Azken hiru hilabeteotan milioi bat lagun baino gehiago lanik gabe geratu dira espainiar Estatuan. Hala ere, pandemia tarteko, langabetuen zerrendan izena eman dutenak 55.000 baino ez dira izan. Ondorioz, itxuraz, langabezia 55.000 lagunez gehitu da eta ez, izatez, milioi batez. Estatistika zientzia matematikoaren paradoxa: lurrikara-giroan... bare.
1965eko haziak, egungo hortentsiak
2020/07/28Kalamuarako bidean, Deportivoaren iturririk zaharrenetakoa baino lehentxoago, hortentsia mordoa dago loretan. Normala al da 600 m. inguruan, txara eta elorri artean, arrosa ordenako horrenbeste lore-aldra bat-batean sortzea? Hura ikusi eta, duela 55 urteko argazkia bururatu zitzaidan. Bihotzak ba omen ditu buruak ulertzen ez dituen arrazoiak.