Blogak
Pateren inbasioa iragarri zuen filma
2021/05/21Orain hiruzpalau hamarkada, film batek iragarri zuen milaka pateraren inbasioa Malagako itsasbazterrean. Ez da, oraindik, halakorik sekula gertatu baina, 2020an soil-soilik, 40.106 etorkin heldu ziren Espainiara, 2.124 ontzitan, urte guztian zehar. Eta denak toki eta egun berean helduko balira?
Udazkena
2021/05/20Musika-lan honen azpian, ezkutuan, gure udazkena datza, hau da, hostoen horitzea, haizeak orbela aireratzea, hego haizeko goizak, lehen elurrak mendi gailurretan eta udazken amaierako nekazal giroko feriak han eta hemen.
Delikako arroila eta ur-jauzia (Amurrio, Araba)
2021/05/19Gorobel mendilerroak (eta Gibillo mendilerroaren buztanak) sortzen duten zirku hau, Nerbioi ibaiaren ur-jauzi ikusgarriarekin, Euskal Herriko inguru ederrenetakoen artean dago. Guk behekaldetik egin genuen ibilbidea, arroilan barrena sartu eta ur-jauziraino.
Junqueras ez dago zuloan. Puigdemont, bai.
2021/05/18Politikagintzan ez dago beti asmatzerik, baina komenigarri izaten da irteerarik gabeko zulo beltzetan ez sartzea. Eta, sartuz gero, aholku bat besterik ez: ahalik eta azkarren irten, buru-belarri egoskortu eta zuloa gero eta handiagoa egiten jardun beharrean.
Mariaren gurasoak
2021/05/16Maria izeneko lagun bat baino gehiago daukat, baina batek bakarrik betetzen ditu lerrootan azalduko dudan historia nagusia.
Idoia: zerotik hasia ez izanaren zoria
2021/05/13Zalantzarik ez, gero, Idoia Asurmendik lortuko duela bere etxea sortzea, lau hormaz harago doan etxea … ez baita zerotik hasi… bai baitu aukera merezi.
Bedar bako urriñeko tontorrak
2021/05/13OLASAGASTI, Ramon, LLAGUNO, César. 2020. Iñurrategi anaiak. Mendiari bihotz emanak. Sua Edizioak eta Mendi Film Festival, Bilbo. 2. edizioa 2021.