Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Nafarroako emakume "erregeak"

Nafarroako emakume "erregeak"

Amatiño 2022/07/11 20:00
Jorge Beramendik ematen du datua: VIII. eta XVI. mendeen arteko 800 urte inguruan, Nafarroako Erresumak sei emakume “errege” izan zituen. Aldi berean, Ingalaterrak, lau; Holandak, 3; Errusiak, Portugalek eta Suediak, bana; eta Alemaniak, Frantziak eta Italiak, bat ere ez.
Nafarroako emakume "erregeak"

Joana III.a Albretekoa

Buenos Airesko Jorge Beramendi ingeniaria, historia-irakaslea da eta “Los Vascos- Euskaldunak” aldizkari argentinarraren zuzendaria. Iazko iraileko alean Beramendik berak argitaratu zuen “Reinas vascas” idazlana, non ezagunegiak ez diren hainbat zertzeladaren artean dioen, Nafarroakoa izan zela --burujabetzak iraun zuen artean-- “berezko  eskubidez” erreginarik gehien izan zuen erresuma europarra.

Jarrera honen oinarrian euskal oinordetza-usadioa edo zuzenbidea dago eta, hain zuzen, Nafarroako erregeek zuten eskumena, semerik ezean, alabaren bat ondorengotzat hautatzeko. 

Franko salioen usadioa besterik zen, ordea, eta Europan zehar zabaldu zen kodearen arabera, emakumeek ezin zuten monarka izan, ez eta euren ondorengorik ere, nahiz semea izan.  Arau hau  Lege Salikoak (1328) finkatu zuen Frantzian  eta, aurrerantzean, erabat eragotzi  emakumeak errege-karguaz “berezko eskubidez” jabetu eta erabateko erregina (ez erregina ezkontidea) izatera iristeko zilegitasuna. Hauzia are gehiago larritu zen Ingalaterrako  eta Frantziako interes eta interpretazio kontrajarriak elkarren aurka gurutzatu zirenean. Eta monarkia bien arteko eztabaida piztu ez ezik, baita  sekula historian izan den gerrarik luzeena eragin ere: “Ehun urteetako gerra” (116 iraun zuen).

Ingalaterra eta Frantzia bat zetozen erregina izateko emakumeen berezko eskubiderik ez onartzeko orduan, baina Ingalaterra gertu zegoen artean emakumeei aitortzeko “bitartekoarenak” egiteko eskubidea (aitarengandik oinordekotzan jasotako zilegitasuna semeari pasatzeko),  Frantziak, berriz, ezta hori ere.

Jakina,  hasierako zerrendan adierazitako hamasei erreginak baino  gehiago izan zirela aipatutako herrialde europarretan, baina ez berezko eskubidez edo zilegitasunez, erregearekin ezkondu izanagatik baino, erregina-ezkontideak alegia.

Berezko eskubidez eta zilegitasunez Nafarroako "errege" izandako erreginak honako hauek izan ziren: Joana I.a (1284-1305), Joana II. (1.328-1349), Blanca I.a (1425-1441), Leonor I. (1471-1479), Katalina (1483-1512) eta Joana III.a Albretekoa (1555-1572). 

Nagore
Nagore dio:
2022/07/25 00:39
Bi kontu baino ez. Euskal
....ez dago horrelakorik.Nafar oinordetza usadioa, bai! Eta ehun urteko zernahi gauza, hau da, ehun urte dituena. Ehun urtetako, auskalo zer ote den hori. Eta hirugarren bat, amatinok, utzi pakean Nafarroa, arrastorik ez dizu eta.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: