Blogak
Jose Luis Irigoienen argazki erakusketa
2009/10/29Eibarko Liburutegian. Gaia: Marocco Azaroaren 1etik 30era
Asterix, heroi garaitua
2009/10/29Komikirik bada mundu guztian zehar haur zein helduen artean, komikizale izan nahiz ez, zale ugari dituena, hori Asterix da. Inperio handien aurkako herri txikien erresistentzia kontatzen da galiar honen istorioetan, umore eta abenturaz lagunduta. Gaur betetzen dira 50 urte Asterixen komikiak argitaratzen ari direla. Baina ez dago ezer askorik ospatzeko...
Egunkarien azken hatsa
2009/10/27Egunez eguneko jaitsiera-datuen arabera, 2043ko udaberrian ahituko da prentsa idatzia Estatu Batuetan, orduan utziko dio-eta atzenengo irakurleak azken egunkaria erosteari. Noski, adibidea besterik ez da, fikzioa alegia, ezein egunkarik ez baitu iraungo azken irakurlea galdu arte, baina anekdotak argi asko azaltzen du maldan beherakoa zein larria den. Paperezko prentsarenak egin omen du.
Afganistanen bonbak jaurti ondoren, familiarekin afaltzera
2009/10/26Lau minutu pasatxoko bideoa. Aktan jasoa. Sustatu.
Funtzionatu ala ez, that's the question
2009/10/25“Los hombre que no amaban a las mujeres” gustura ikusi ondoren “La chica que soñaba con una cerilla y un bidón de gasolina” noiz etorriko zain egon bazara, denboraz zaude iritziz aldatzeko eta, trukearen truke, hobe zenuke beste filmen bat ikustera joan, “Si la cosa funciona” esate baterako, Eibarren bertan gainera, non eta Coliseoan. Funtzionatu egiten du. Ez da gutxi.
Nora hoia, Kajoitxu
2009/10/24Kajoitxu, ¿zertan habil Akondia eta Kalamuan zihar, kamaria eskutan, hondakiñen artian pasiatzen?
Hipatia, Alexandriako elipsia
2009/10/23“Tú no cuestionas lo que crees. No puedes. Yo debo”. Esaldi honetan laburbiltzen da Hipatia filosofoa eta Orestes prefektuaren arteko jokabide ezberdina eta, besteak beste, Amenabar zuzendariak ‘Agora’ filmean aldarrikatzen duen intelektualaren zeregina. Egiaren perfekzioa ez baita biribila, elipsia baizik.
