La fusa nostra
Oier Gorosabel
2009/12/24 10:33
Toquinho, Vinicius eta Maria Bethaniak ipiñi deskue azpiko musika gozua, "La Fusan"; ezin izan dogu ekidin "La bossa nostra"kin amaitzia. Frantses I eta senar adardun azkarrana kontau dogu gero (Historias de la historia). Josu Waliñok "Zientzialaria" aurkeztu desku bere ipoiñian. Victor Jara eta Malvina Reynolds jarri doguz parez pare, "Little boxes" eta "Las casitas del barrio alto" kantu-bertsiñuekin. Eta ahotsak.cometik, Pedro Aranburu olaberriarra entzun dogu eskola urtiak gogoratzen... aspaldiyannnnn, aspaldiyaaaannnn... clin-clin-clin cliiiiiin...
Entzun Aittitta Raduga interneten, Arrosa Sareko podcast bikaiñian. Baitta uhiñetan be: Lekeitioko Arrakala, Eibarko Matrallako, Bittorixako Hala Bedi, Iruñeako Eguzki, Bilboko Tas-Tas, Oreretako Zintzilik, Urruñako Info7 eta Oiartzun radixuetan.
aupa Oier, hemen jarritako mp3an eta beste honetan jarritakoa (http://eibar.org/blogak/orakulua/archive/2009/12/18/vai-e-ven-e-vai-e-do-dereito-e-do-reves) berdina dira ezta?? lapsus irratiae?